Azaroaren 27an amaituko da Iruñeko VII. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea

Azaroaren 27an amaituko da Iruñeko VII. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea
Euskaraz, gai eta neurri libreko bertsoak aurkezteko aukera dute Nafarroan jaio edo bizi direnek, eta hiru kategoria daude guztira
VII concurso de versos escritos

 

Datorren ostiralean (azaroak 27) amaituko da Iruñeko VII. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dute egitasmoa.  Bertsolaritza eta bertsopaperak bultzatzeko xedez, adinaren araberako hiru kategoriatan parte hartzeko aukera dute Nafarroan jaio edo bizi direnek. Interesa dutenekIruña Kultura da webgunean aurkeztu beharko dituzte lanak, horretarako gaitutako inprimakia beteta. Deialdiaren oinarriak osorik kontsultatzen ahal dira webgune horretan bertan eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen webgunean.

Oinarriak eta sariak
Oinarrietan zehaztu moduan, 2013an eta ondoren jaiotakoek parte hartzen ahal dute A kategorian, eta bi eta lau bertso arteko lanak aurkeztu behar dituzte. B kategoria, berriz, 2009tik 2012ra (biak barne) jaiotakoei dago zuzenduta, eta gutxienez 4 eta gehienez 8 bertso dituzten lanak aurkeztuko dira. Azkenik, C kategorian, 2008an eta lehenago jaiotakoek parte hartzen ahalko dute, eta aurkeztuko diren lanek gutxienez 12 bertso eta gehienez 16 edukiko dituzte. A eta B kategorietan, gehienez hiru lan aurkezten ahalko dituzte egileek. C kategorian lan bakarra aurkezten ahalko da. Euskarazko lan guztiek gai eta neurri librea izanen dute, eta jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute. 

4.000 euroko sariak barne hartzen ditu lehiaketak, kategoria bakoitzeko hiru; bertsolaritzako hiru adituz osatutako epaimahai batek hautatuko ditu lan irabazleak, eta horren arabera emanen dira sariak. A kategorian, hiru kultura-bonu –150, 100 eta 50 eurokoak, hurrenez hurren– jasoko dituzte hiru lan onenek. B kategorian, sariak dirutan izanen dira, eta lehenengo, bigarren eta hirugarren lan onenek 350, 200 eta 150 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren. C kategorian, zenbatekoa areagotzen da, 1.500, 1.000 eta 500 euro, hurrenez hurren. Gainera, C kategorian irabazten duenak emanaldi edo ikuskizun berri bat ekoizteko baimena emanen die erakunde antolatzaileei. Oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, eskubideak erreserbatu egiten dira lanak lehen aldiz argitaratzen edo ekoizten badira, baina, hortik aurrera, egile bakoitzarenak izanen dira saritutako lanak ustiatzeko eskubideak.

¿Te ha sido útil esta página?