Urdanoz multzoak frontoi berria du, auzotarrek eskatuta eraikia eta Leire Urbeltz artista plastiko nafarrak dekoratua

Urdanoz multzoak frontoi berria du, auzotarrek eskatuta eraikia eta Leire Urbeltz artista plastiko nafarrak dekoratua
Parkean egindako esku-hartze osoan, zeinean Euskal Jai zaharraren silarriekin egindako bankuak paratu baitira, 36.255 euro inbertitu dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

Frontón Grupo Urdánoz


Urdanoz multzoak kirol-azpiegitura berri bat dauka duela zenbait astetik. Frontoi txiki batek osatzen du eremu horretako aisialdi-eskaintza, zeinean orain arte kirol-pista bat eta ariketak egiteko parke bat baitziren, Nicasio de Landa HLHIP-aren eta Pilareko Andre Mariaren elizaren artean. Gune berri hori, gainera, Leire Urbeltz artista plastiko nafarra dekoratzen ari da, horma-irudi erraldoi batekin. Fermín Alonso Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariak bisitatu du gaur parke berria, Raquel Pérez Villanueva udal-arkitektoarekin.
 

Frontoi berriak erantzuna ematen dio auzotarrek Udalari tokiko kirol- eta aisialdi-aukerak zabaltzeko egindako eskariari. Espazioaren mugak kontuan hartuta, parkean frontoi txiki bat txertatzea erabaki zen, barrutia eta bertan zegoen argiteria aprobetxatuta. Baldintza horiekin eraiki da frontoia, 9,5 metro luze eta 5 metro garai den frontisa eta 5,30 metro luze duen alboko horma dituena. Alboko hormaren garaierak 5 metrotik 3 metrora bitarte beheratuz doa. Plazaren diseinua eta berrantolaketa Impar arkitektura-estudioko Pablo Basterra, Raúl Roncal eta Diego Ezcaray arkitektoek egin dute. Proiektua Guillen enpresak egin du eta 36.255 euroko inbertsioa ekarri du.
 

Eremuaren berrantolaketa

Urdanoz multzoko aire zabaleko kirol-gunea etxadiko barne-parke batean dago, inguruko zerbitzu nagusiak, hau da, ikastetxe publikoa, liburutegia eta haur-eskola, hartzen dituen lekuan. Gaur egun arte, eremu berdeaz gain, auzotarrek bazuten kirol pista bat eta, horren barnean, aire zabaleko gimnasio bat 6 aparaturekin. Frontoi berria kirol pista baten barnean eraiki da, eta hori dela-eta lehendik baziren elementuak berrantolatu dira. Aire zabaleko gimnasioa kendu eta lekuz aldatu da, eta leku berria eman zaio kirol-pistan, igogailuaren ondoan.
 

hormigoi armatuzko frontis txiki bat eta alboko horma bat, 30 zentimetroko lodiera dutenak, horra irail eta urri bitartean egindako lanak. Hormei mortero epoxidiko bereziko estaldura bat aplikatu zaie bi aldeetan. Zehazki, latexeko bi geruza aplikatu dira, lehendabizikoa 2 eta 3 milimetro bitartekoa eta bigarrena milimetro batekoa. Azkenik, jolas-eremua garbitu eta pintatu da kanpoaldeetarako pintura ez-labaingarriarekin, eta markaketak erantsi zaizkio frontis berriari eta ezkerreko hormari. Horretaz gain, kirol pistako marrak ere pintatu dira berriz.
 

Euskal Jaiko silarriak eta horma-irudi apaingarria

Barrutia altzari gehiagorekin hornitzeko banku berriak jarri dira. Banku horiek egiteko Euskal Jai frontoi zaharreko sillarriak erabili dira, Udalak biltegi batean gordeta zituenak. Sillarri horiek 70x70 zentimetroko dimentsioa eta 40 zentimetroko garaiera dute. Guztira, 13 jarri dira, frontoiaren kontrakantxaren ondoan.
 

Horretaz gain, gune horretan egindako jarduketaren osagarri, Udalak Leire Urbeltz artista plastikoari horma-irudi artistiko bat egiteko eskatu dio, frontoiko hormen kanpoaldean. Pintaketa-lanak atzo abiatu zituzten, eta aurreikusita dago datozen egunotan amaitzea. Rainbowland (Ortzadarren lurraldea) izeneko obrak xedea du auzotarrek auzoaren garapen oparoa erdiesteko adierazitako gogoak biltzea, besteak beste elkarbizitza eta integrazioa, irautea, nortasuna eta Iruñeko eremu honen historia sustatzeko nahiak. Urbeltz Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroko Hezkuntza departamentuko kidea da. Bere azken arte-interbentzioetako bat Fatxada izan da, Bilboko Azkuna Zentroan; orduko horretan eraikinaren fatxada dekoratu zuen, uztailaren 15etik irailaren 16ra bitarte, formatu handiko ilustrazioekin.

¿Te ha sido útil esta página?