Bihar, larunbatarekin, 19:30ean, Kondestable Civivoxeko ekitaldi-aretoa zinema-areto bihurtuko da eta Ingmar Bergmani buruzko zikloko lehenengo filma proiektatuko da, Iruñeko Udalak eta Bilbao Arte Fundazioak sinatutako hitzarmenari esker. Un verano con Mónica filmak hasiera emango dio udaberrian eta udazkenean zehar zuzendari suediarraren 19 film ezagutzeko aukera emango duen zikloari. Sarrera doan izango da, gonbidapena aurrez hartuta, saioa noiz eta ordubete lehenagotik.
Un verano con Mónica (97 minutu, 1953) filmak Bergman jarri zuen Frantziako kritikaren jomugan. Agian ez da zuzendariaren filmik ezagun eta adierazgarrienetako bat, baina bada eragin handia izan duenetako bat. Film luze honek Harry (Lars Ekborg) eta Mónica (Harriet Andersson) gazteen istorioa kontatzen du: haien bizitza frustragarrietatik ihes egin eta elkarrekin bide berri bati ekiten diote, maitasunak eta denetarako bide ematen duen uda baten estasi iragankorrak mugituta, eta agian, den-dena ez da haiek uste bezala joango.
Laster Anderssonen presentzia handia eta sentsualitatea kameraren jabe bihurtuko dira. Badirudi keinu bakoitzean, mugimendu bakoitzean, maitasun egintzaren bat dagoela, eta filmaren erdigune bilakatzen dira. Aktorearen interpretazio-ibilbideko lehen izenburu garrantzitsuak, Un verano con Mónica filmak, gaztaroaren amaierari buruzko oda garratz eta gordina eskaintzen digu, artifiziorik gabe.
Apiriletik ekainera eta irailetik azarora, larunbatero, Ingmar Bergmanen film bat egongo da ikusgai Kondestable Civivoxean, joan den mendean eragin handien izan zuen zinemagileetako baten irudia ezagutzera emateko, haren jaiotzaren mendeurrenean. 50eko hamarkadako lehen filmak eta jada 80koan egindako azken lanak ikusi ahalko dira, besteak beste, Fanny y Alexander, El séptimo sello eta Persona. Bergmanek film atzerritar onenari emandako hiru Oscar sari irabazi zituen haren ibilbide profesionalean zehar, baita hainbat aintzatespen ere, beste jaialdi batzuetan.
Ingmar Bergmani buruzko zikloko proiekzioak. Kondestable Civivoxa
APIRILA
- Apirilak 28, larunbata. 19:30. Un verano con Mónica
MAIATZA
- Maiatzak 5, larunbata. 19:30. Noches de circo
- Maiatzak 12, larunbata. 19:30. Sueños
- Maiatzak 19, larunbata. 19:30. Sonrisas de una noche de verano
- Maiatzak 26, larunbata. 19:30. El séptimo sello
EKAINA
- Ekainak 2, larunbata. 19:30. Fresas salvajes
- Ekainak 9, larunbata. 19:30. El rostro
- Ekainak 16, larunbata. 19:30. El manantial de la doncella
IRAILA
- Irailak 15, larunbata. 19:30. Como en un espejo
- Irailak 22, larunbata. 19:30. El silencio
- Irailak 29, larunbata. 19:30. Persona
URRIA
- Urriak 6, larunbata. 19:30. La hora del lobo
- Urriak 13, larunbata. 19:30. La vergüenza
- Urriak 20, larunbata. 19:30. Pasión
- Urriak 27, larunbata. 19:30. Gritos y susurros
AZAROA
- Azaroak 3, larunbata. 19:30. Sonata de otoño
- Azaroak 10, larunbata. 19:30. Documento sobre Farö
- Azaroak 17, larunbata. 19:30. De la vida de las marionetas
- Azaroak 24, larunbata. 19:30. Fanny y Alexander