Udaltzaingoak modernizatu egin du ibilgailu-parkea, lau auto eta bi furgoi berri eskuratuta

Udaltzaingoak modernizatu egin du ibilgailu-parkea, lau auto eta bi furgoi berri eskuratuta
Ibilgailuak alokairuan eskuratu dituzte, datozen lau urteetan erabiltzeko, eta kostua 316.524 euro da
parque móvil de Policía Municipal


Udaltzaingoak sei ibilgailu berri gehitu dizkio bere automobil-parkeari, alokairuan. Hortaz, renting sistemaren bidez lau monobolumen eta bi furgoi berri izango ditu, bai udaltzainak bai atxilotuak eramateko prestatuta. Udalak Andarcar 2000 enpresari esleitu zion kontratuta, 316.524 euroan. Ibilgailuak lau urtez izango ditu alokairuan, 2024ko urtarrilera arte. Renting sistemaren bidez Udaltzaingoak ibilgailuen egoera egokia bermatzen du, behin alokairuaren epea agortu eta gero horiek beste batzuekin ordeztuz.
 

Eskuratutako sei ibilgailuak polizia-lanak egiteko erabat egokituta eta prestatuta daude. Patruilatze-zereginetarako prest daude, eta behar bezala errotulatuta. Kontratuaren barruan sartzen dira Mercedes Vito Compacta markako bi furgoi, 114 zaldi eta lau atedunak, horietako bakoitzean bost udaltzain eramateko prestatuta. Ibilgailuaren atzeko aldea atxilotuak eramateko egokitua dago, trenkada homologatu batek banatzen baitu. Ibilgailu horren erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekipamendu eta sistema guztiak dituzte furgoiek.
 

Beste lau ibilgailuak Citröen Grand C4 SpaceTourer markako monobolumenak dira, 130 zaldi eta bost atedunak. Bi udaltzain eramateko prestatuta daude. Atzeko eserlekuak atxilotuak eramateko gaitu dira, eta trenkada homologatu baten bidez bereizten dira udaltzainengandik.
 

Ehun bat ibilgailu
 

Iruñeko Udaltzaingoak 106 ibilgailu ditu hirian egunero arreta ematen duten hainbat unitateren jarduera garatzeko. Ehundik gorako kopuru hori honela banatuta dago: furgoneta eta auto errotulatuak, ageriko bereizgarririk gabeko autoak, eta hogeita hamar bat moto, errotulatuak eta bereizgarririk gabeak. Besteak beste, ibilgailu horiek honako hauetarako erabiltzen dira: bide-segurtasuneko arreta, atestatuak, ikerketa, bide-heziketa, herritarren segurtasuna, alkoholemia kontrolak, eskolta-lanak, babes zibila eta Herritarren Babes eta Arretako Unitatea (UPAS). Flota guzti horretatik dozena bat renting kontratupean daude. Gainera, kontratu horrekin orain eskuratu diren horiez gain, Udaltzaingoak badu sistema horrekin berarekin sei Ford Transit.
 

Irailean Tokiko Gobernu Batzarrak renting kontratu berri hori Andacar 2000 enpresari esleitu zion. Lizitazio-aurrekontua 390.000 euroan ezarri zen, eta enpresa esleipendunak 316.524 euroko eskaintza egin zuen (BEZa barne). Kopuru horrek ibilgailuek izan ditzaketen gastu guztiak estaltzen ditu, erregaiaren kostua salbu. Gastu horien artean daude, besteak beste, arrisku orotako asegurua frankiziarik gabe, gurpil aldaketak eta mota orotariko matxuren zein kalteen konponketak.

¿Te ha sido útil esta página?