Udaltzaingoak lau urteko alokairu-kontratu bidez eskuratutako hamar furgoi estreinatu ditu

Udaltzaingoak lau urteko alokairu-kontratu bidez eskuratutako hamar furgoi estreinatu ditu
Udalak denbora tarte horretan guztira 744.069,33 euro inbertituko ditu Udaltzaingoaren ibilgailu-flota indartzeko
Irudia
Irudia
Irudia
Vehiculos y autoridades

 

Udaltzaingoak bere ibilgailu-flota indartu du hamar furgoirekin, zeinak bi lizitazioren bidez eskuratu baititu lau urteko alokairu-kontratupean. Guztira, Iruñeko Udalak, 744.069,33 euro bideratu ditu helburu horretarako. Eskuratutako azken ibilgailuak urriaren amaieran entregatu dituzte. Enrique Maya Iruñeko alkateak lagunduta, Javier Goya Udaltzainburuak eta Patxi Fernández Herritarren Segurtasuneko Alorreko zuzendariak aurkeztu dituzte ibilgailu berriak.

Udalak bi lizitazio abiatu zituen, eta urtarrilean eta martxoan, hurrenez hurren, adjudikatu zizkion Banco Santanderri. Lehenengo lizitazioan lau furgoi alokairuan eskuratu ziren, 298.628,77 euroan. Bigarrenean, beste sei ibilgailu gehitu ziren, 445.440,96 euroan. Nahiz eta aurreikuspenen arabera furgoiek udaberrian erabilgarri egon behar zuten, automobilgintzaren sektorean txipen faltakk munduaneragin zuen atzerapenarengatik eta ibilgailuak polizia-erabilerara egokitu behar izateagatik, ibilgailuetako sei uztailean eta azken lauak duela aste gutxi batzuk heldu ziren. 

Hamar furgoien ezaugarriak antzekoak dira. Zazpi eserleku, diesel motorra eta lau ate dituzte, horietako bi lerragarriak, eta bi ate atzean. Alokairu kontratu bat denez, furgoiek izan ditzaketen gastu guztiak alokairuaren prezioan barne hartuta daude, erregaiari dagozkionak salbu. Zentzu horretan, enpresa adjudikaziodunak bere gain hartuko ditu arrisku orotako asegurua frankiziarik gabe, azterketa teknikoa, hura beharrezkoa balitz, gurpil aldaketak eta lau erabilera-urteetan gerta litezkeen matxuren eta kalteen konponketak.

Renting kontratuak adjudikatzeko, Herritarren Segurtasuneko Alorrak 50.000tan ezarri zuen ibilgailu bakoitzak urtero egin ditzakeen kilometro kopurua. Behin betiko zifrak kopuru hori gainditzen badu, Udalak enpresa adjudikaziodunari gehiegizko kilometro bakoitzeko 0,031 euroko gainkostua ordaindu beharko dio. Aitzitik, ezarritako 50.000 kilometroetara heltzen ez bada, enpresa adjudikaziodunak 0,031 euro kilometroko ordaindu beharko dizkio Udalari. 


Iruñean, 2022ko azaroaren 14an
 

 

¿Te ha sido útil esta página?