Udaltzaingoak Iratxeko Monasterioaren kaleko instalazioak berrantolatu ditu zenbait brigadari toki gehiago emateko eta zerbitzu hobeagoak eskaintzeko

Udaltzaingoak Iratxeko Monasterioaren kaleko instalazioak berrantolatu ditu zenbait brigadari toki gehiago emateko eta zerbitzu hobeagoak eskaintzeko
Udaleko Lehendakaritza Batzordeak gune berriak bisitatu ditu, eta egokitzapen-lanek 200.000 euro jo dute
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udaltzaingoak gune berriak estreinatu ditu Iratxeko Monasterioaren kaleko instalazioetan. Bertan daude Bide Segurtasuneko unitateko Bide Mugikortasuneko Brigadarendako bulego berriak eta berriz egokitu den gimnasio bat. Berregituraketa horri esker eraikineko beste gune batzuk libre geratu dira, eta beste unitate batzuendako espazioa irabazi da. Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeko kideek asteartean bisitatu dute eraikineko antolaketa berria, eta egokitzapen-lanek 199.876,35 euro jo dute.

Iratxeko Monasterioaren kaleko bigarren zenbakiko eraikinean egindako lau bulego berriak gimnasioaren eremuarekin komunikatzen duen pasabide berriaren alboetan daude. Gimnasioaren espazioa ere berritu egin da, bertan boluntarioki ariketak egin nahi dituzten agenteen beharretara egokitzeko. Horretarako komun eta aldagelen eremua kendu da eta bi aldagela txiki egin dira, aurreikusitako erabilerari hobe egokitzen zaizkion neurriekin. Bulego berriek eta horietara sartzeko pasabideak oinplano laukizuzeneko solairu bakarreko bolumena osatzen dute eraikinaren barruko patioaren zoruaren gainean, eta 99,22 m²-ko azalera dute. Gimnasioari eta aldaketaren ondoren sortutako aldagelei dagokienez, ez da eraikinaren kanpoko bolumena aldatu, eta jarduketa osoaren –322,05 m²– gainerako metro karratuak okupatzen dituzte.

Hobekuntza horiek Udaltzaingoaren garajeetara eta ibilgailu-parkera sartzeko hiru segurtasun ate berriei gehitzen zaizkie, zeinak Erreginaren aldapa kalean baitaude, Herritarren Segurtasuneko Alorraren egoitzaren alboetako batean. Ate berriak aluminio estrusionatuzkoak eta bilgarriak dira, eta espazioaren babes handiagoa bermatzen dute. Aluminiozko bi aurpegik osatzen dituzte, zentimetro bateko lodiera duen polikarbonatoz beteta daude. Konbinazio horri esker ikusgaitasunak eta segurtasunak bat egiten dute erresistentzia handiko xaflen erabileraren bidez, eta horrek talka eta trakzio ahaleginen aurrean erresistentzia handiagoa ematen dio multzoari. 

Berritasunak Udaltzaingoaren Ekintzen Koordinazio Zentroan

Udaltzaingoaren instalazioetara egindako bisita aprobetxatuz, Lehendakaritza Batzordeak azken hilabeteetan Udaltzaingoaren Ekintzen Koordinazio Zentroan (EKZ) egindako berritasunak ikusi ditu. Izan ere, duela hilabete batzuk berritu egin zen ekipamenduak eta lan-eremua hobetu eta eguneratzeko. Kontrol-gunea banakako mahaiez hornitu da, altuera elektrikoki erregulagarria dutenak, egokiak poliziek – operadoreek beren lanaldi luzeetan jarrera aldatu ahal izateko aretoan bertan. 190 x 90 zentimetroko mahaiek bi monitore kurbo dituzte aplikazioen antolamendu hobea errazteko, aldi berean pantaila horretan ikus baitaitezke teklatu zein sagu bakarraz. Mota horretako mahaiak beste kontrol-zentro batzuetan erabiltzen dira, hala nola SOS Nafarroan eta Foruzaingoaren Aginte eta Kontrol Zentroan.

 

¿Te ha sido útil esta página?