Udaltzaingoak bideak eta pasealekuak irekiko ditu goizean zehar, eta ibaiaren inguruko aparkalekuak berriz erabiltzen ahalko dira, Argaren emari-jaitsieragatik

Udaltzaingoak bideak eta pasealekuak irekiko ditu goizean zehar, eta ibaiaren inguruko aparkalekuak berriz erabiltzen ahalko dira, Argaren emari-jaitsieragatik
Udalak Arrotxapeko eremu urdineko etenaldia mantenduko du gaurko 16:00ak arte

Aparcamiento corralillos

Iruñeko Udalak bertan behera utzi du uholde arriskuaren aurrean jarduteko plana. Argaren emaria, hiritik igarotzen den tartean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren datuen arabera, segundoko 92 metro kubikora jaitsi denez eta aurreikuspenak aldekoak direnez, Udaltzaingoak uholdearen hasieratik itxi ziren aparkalekuak irekiko ditu: Eskortetakoa, Trinatarios I eta Trinitarios II. Natación klubeko eta Paderborn aterpetxeko eremuan oraindik garbiketa-lanak egin behar dira berriz erabili ahal izateko. Hori dela eta, Udalak Arrotxapeko eremu urdinaren etenaldia mantentzea erabaki du asteazken honetako 16:00ak arte.

Une honetan oraindik itxita daude ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako eta berrikusten ari dira Burlatako bidea, Caparrosoren Errotako bidea, Goñiko finkarako eta Natación Kluberako sarbideak, Errotazarretik Arantzadira doan oinezkoendako zubia, San Pedro Multzoaren parean, eta Sanduzelaitik Trinitariosera doan zubia. Itxita daude, halaber, Oblatuen zubiaren azpiko oinezkoendako pasabidea, Sadar kaleko oinezkoendako pasabidea, Zaragoza etorbidea azpitik gurutzatzen duena, Iruñeko Orfeoiaren parkearen ondoan, eta Ibai-pasealekua, Zamargileen zubiaren eta Vergel zubiaren artean. Goizean zehar Udaltzaingoak eremuak eta ibilbideak ireki eta azken orduetan jarritako segurtasun-elementuak kenduko ditu.

¿Te ha sido útil esta página?