
Larunbatean berriro argiztatuko dute Udaletxeko fatxada, oraingo honetan urdinez, Europako Eguna ospatzeko. Bide batez, argiztapen horrek COVID-19aren hedapenaren ondorioz Europar Batasunean hil diren guztiak gogora ekartzeko balioko du, gaixotasunak milaka hildako eragin baititu kontinente osoan.
Europaren egunean Europako kontinentean bakea eta batasuna lortu zirela ospatzen da. Maiatzaren 9an ospatu ohi da, Schumanen adierazpenaren (1950) urteurrena gogora ekarriz. Adierazpen hura jotzen da Europar Batasunaren sortze-prozesuaren abiapuntutzat, izan ere, Frantziako Kanpo Arazoetako ministroak adierazpen horretan adierazi zuen ideia bat zuela Europan lankidetza politikoan aritzeko modu berri baten inguruan, eta lankidetza horrek pentsaezin eginen lukeela Europako nazioen artean beste gerra bat sortzea.
Biharko argiztapen horren bidez berrabiatuko da Iruñeko Udalak data jakin edo kausa sozial batzuei babesa adierazteko duen sistema sinbolikoa, konfinamenduak iraun duen bitartean www.pamplona.es webgunera eta Udalaren sare sozialetara pasa dena, haietan txertatutako zenbait ekintzen bidez.