Aurten ere Udaletxeak ateak zabalduko ditu, irailean, interesa duten lagunek orok aukera izan dezaten bertako aretoak eta historia ezagutzeko, guztira 750 toki eskaintzen dituzten 25 bisita gidatuen bidez. Batasunaren Pribilegioaren ospakizunaren karietara prestatu den programazioaren barruan eginen dira, goizez eta arratsaldez, gaztelaniaz eta euskaraz, irailaren 3, 4, 5, 6 eta 7an.
Izena emateko epea astelehenean hasiko da, abuztuak 26, 09:00etan; eta horretarako, interesdunek Herritarrendako Arreta telefonora deitu (010 – 948 420 100) edo udal-webgunera www.pamplona.es) jo behar dute. Bisitak doakoak dira, eta lekuak izen-ematearen hurrenkerarekin bat esleituko dira. Bisita 30 minutukoa izanen da, gutxi gorabehera, eta topalekua Udaletxeko ate nagusia da, bisita hasi baino bost minutu lehenago. 12 urtetik beherakoek ez dute lekurik hartzen, eta beraz, ez dute izenik eman behar, baina, hori bai, heldu batez lagunduta etorri beharko dute. 12 urtetik gorakoek NANa eman beharko dute. Bisitara etorri behar duen norbaitek mugikortasun-arazoak baditu, aurrez ohartaraztea eskatzen da, inguruabar hori aintzat hartu ahal izateko.
Bisitak goizez eta arratsaldez, gaztelaniaz zein euskaraz
Lehen bisita-eguna irailaren 3a izanen da, asteartearekin, eta bisitak arratsaldez eginen dira, ordutegi hauekin bat: 18:00, 18:30 (euskaraz), 19:00 eta 19:30. Biharamunean, goizez ere izanen dira batzuk, ordu hauetan: 12:00, 13:00. Eta arratsaldekoak 18:00, 18:30 (euskaraz), 19:00 eta 19:30ean. Ostegunean goizez baino ez dira bisitak eginen, 12:00etan eta 13:00etan, eta ostiralean, hilak 6, berriro egonen dira bisitarako lehen aipatu ordutegiak: 12:00, 13:00 (euskaraz), 18:00, 18:30 (euskaraz), 19:00 eta 19:30. Azken eguna irailaren 7a izanen da, larunbata, eta ordutegiak, hauek: 11:30, 12:00, 12:30 eta 13:00 goizez; 18:00, 18:30 (euskaraz) eta 19:00 arratsaldez.
Bisita Udaletxeko ezkaratzean hasiko da, non Iruñeko lehen armarri polikromatua –1598koa– nagusi baita, binilozko kopia batean. Horrez gain, bertan daude erakusgai Batasunaren Pribilegioaren jatorrizko dokumentua irudikatzen duen faksimile bat, hiriko mazoak eta giltzak, eta sanferminetako kartel historikoen erreprodukzioak, lehen solairura igotzeko eskaileretan. Lehen solairu horretan bisitatuko dira, besteak beste, Harrera-aretoa; hor egonen dira erakusgai Batasunaren Pribilegioaren jatorrizko agiria eta horri loturiko bestelako material batzuk, Udal Artxiboan egoten direnak. Udalbatza-aretoa ere bisitatuko da. Azkenik, bisitariak hurrengo solairura igoko dira, eta aukera izanen dute urtero uztailaren 6an Txupinazoaren jaurtiketaren agertoki den balkoira irteteko.
BISITA GIDATUAK UDALETXEAN BARNA
Izen-emateak: abuztuaren 26ko 09:00etatik aitzina Herritarrendako Arreta Telefonoa (010) eta www.pamplona.es
Irailak 3, asteartea
- 18:00
- 18:30 (euskaraz)
- 19:00
- 19:30
Irailak 4, asteazkena
- 12:00
- 13:00
- 18:00
- 18:30 (euskaraz)
- 19:00
- 19:30
Irailak 5, osteguna
- 12:00
- 13:00
Irailak 6, ostirala
- 12:00
- 13:00 (euskaraz)
- 18:00
- 18:30 (euskaraz)
- 19:00
- 19:30
Irailak 7, larunbata
- 11:30
- 12:00
- 12:30
- 13:00
- 18:00
- 18:30 (euskaraz)
- 19:00