Udalaren zerbitzuek eta zentroek udako ordutegia abiatuko dute

Udalaren zerbitzuek eta zentroek udako ordutegia abiatuko dute
Uztailaren 15ean eta 16an Civivoxak, Gaztediaren Etxea, udalaren turismo zentroak eta Berdintasun Zerbitzuaren espazioak berriz ireki edo ordutegiak aldatuko dituzte
foto


Uztailaren 15ean eta 16an berriz irekiko dituzte ateak sanferminetan itxita egon diren udal-zerbitzu asko eta, gehienak, udako denboraldira egokitutako ordutegiekin. Gaurtik aurrera aldatuko dira Civivox sareko ordutegiak. Zabalgunekoa eta Milagrosakoa itxita egonen dira abuztura arte, baina gainontzekoek hilabete honetan irekiko dute 09:00etatik 14:00etara, Kondestable salbu, arratsaldetan 17:00etatik 22:00etara ere zabalik egonen baita. Larunbat goizetan ere egonen da zabalik, 09:00etatik 14:00etara.

Uztailaren 15ean, Kale Nagusian dagoen Zentro, Partaidetzako informazio- eta baliabide-zerbitzua ere irekiko da. Espazio horretako jendaurreko ordutegia uztailean eta abuztuan 09:00etatik 14:00etara izanen da. Era berean, uztailaren 15ean, astelehenarekin, berriz irekiko da Harrotu - LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haren parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren zerbitzu publikoa, San Gregorio kaleko 28.ean. Irailaren 15era arte guneak astelehenetik ostiralera emanen du arreta, 10:30etik 14:00etara, eta astearte, asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 21:00etara.

San Domingo aldapako San FermIN! Espazioa gune berriak, berriz ere irekiko ditu ateak gaur, doan, festak berezi egiten dituzten alderdi guztiak ezagutzera emateko murgiltzeko espazio gisa. Irailaren 15era arte (eta uztailaren 1etik 5era) astelehenetik larunbatera egonen da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, eta, igandeetan, bakarrik goizez.

Halaber Ultreia, Erromesei harrera egin eta Donejakue Bidea interpretatzeko Zentroa ere gaur irekiko da. Uztailaren 15etik irailera arte, zentroa goizez eta arratsaldez egonen da zabalik, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara, astelehen, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan. Igandeetan 09:00etatik 14:00etara bitarte bisitatzen ahalko da. Kale Nagusian dagoen Ultreia zentroan barnako ibilbidea ere doan da.

Uztailaren 16an (asteartea) irekitzekoak
Zerbitzu batzuek beste egun bat hartuko dute. Gaztediaren Etxeak uztailaren 16an irekiko ditu ateak, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 22:00etara, eta hala izanen da abuztuaren 31ra arte. Uztailaren bigarren hamabostaldian jardunean egonen dira bi aholkularitza espezializatu: Ikasketako, irtenbide profesionaleko eta aisialdikoa eta Aholkularitza psikologikoa. Gazteendako Informazio Bulegoaren eta aretoen lagapen zerbitzuek ere lanean jarraituko dute.

Era berean, uztailaren 16an San Bartolome gotorlekuak, Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroak ateak irekiko ditu eta abuztuaren 31ra bitarte doan izanen da honako ordutegi honetan: asteartetik larunbatera, goizez eta arratsaldez, eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.

Halaber, Emakumeen Etxeak (Agoitz kalea 9) berriz irekiko ditu ateak asteartean, eta uztaileko hamabostaldi osoan 09:00etatik 14:00etara emanen du arreta. Egun horretan bertan EMATIK - generoari lotutako eten digitalean espezializatutako zentroa (Compañía k. 19) abian jarriko da.

¿Te ha sido útil esta página?