Udalaren www.pamplona.es webgune berriak urtebete eginen du bihar, eta aldi horretan 2 milioi erabiltzaile eta 3,5 milioi bisita izan ditu

Udalaren www.pamplona.es webgune berriak urtebete eginen du bihar, eta aldi horretan 2 milioi erabiltzaile eta 3,5 milioi bisita izan ditu
Ataria, ekitaldien eta jardueren agendak, bilatzailea, udal-informazioa eta albisteak dira bisitari gehien izan dituzten web-orriak

Iruñeko Udalaren www.pamplona.es webgune berriak, bihar, otsailak 15, urtebete eginen du, eta abian jarri zenetik 2.004.047 erabiltzaile eta 3.562.521 bisita izan ditu 2.423.570 saiotan. Datu hauek Google Analitics-en neurketa-sistema baten bidez lortu dira. Aurreko webgunean erabiltzen zen metodoak ez bezala, sistema honek baztertu egiten ditu euren datu baseak sortzeko Interneteko bilatzaileek erabiltzen dituzten robotek eginiko sarrerak.
 

Webguneari dagokionez, erabiltzaile bakoitzak batezbeste orri bat edo bi kontsultatu zituen konexio bakoitzean, eta bisitaldi bakoitzaren iraupena 48 segundokoa izan zen. Bisitarien jatorriari dagokionez, Udalaren webgunean sartu zirenen %95 espainiarrak ziren; atzerritarren artean  kontsulta gehien Estatu Batuetatik (% 1,26) eta Frantziatik (% 0,75) egin zituzten.
 

Edukietan nabigatzeko abiapuntuak, hots, atariak izan ditu sarrera gehien: 607.72, hau da, guztizkoaren %17, eta bisitaldi bakoitzaren batezbesteko iraupena 2 minutu eta 23 segundokoa izan da Guztira 2,4 milioi saio abiatu ziren, eta horietatik ia %20 sartu ziren atarira. Atariaren atzetik honako hauek izan ziren bisitatuenak: ekitaldi eta jardueren agendak 425.758 bisitarekin, (%11); bilatzailea, 103.577 erabilerarekin, eta udal-informazioaren atala, 102.000 bisita baino gehiagorekin.
 

Bisita-kopuru handiena izan zuten web-orriekin jarraituz, Udalaren prentsa oharrak datoz hurrena, 64.355 bisitaldirekin. Jakin-min handiena piztu zuten albisteak honako hauekin lotutakoak izan ziren:haueskundeak,  hauteskunde-mahaien eraketarako kontsultak eta hauteskunde-erroldak, enplegu publikoa, igerilekuak, eta ikastaroak udal baliabideetan, besteak beste, Civivox Sarean eta Gaztediaren Etxean, edo kirol diziplinak.
 

Bisitatuenak (izapideak, albisteak eta agenda) nabarmentzen dituen webgunea
 

Webgune berriaren ataria diseinatzean (edozein gailu mugikorretik ikus daiteke) aurreko webgunean bisitatuena zer zen aintzat hartu zen, hots, izapideak, albisteak eta agenda, atarian gune nabarmenduan kokatzeko eta horrela herritarrak zuzenean sartu ahal izateko. Horrela, atarian sartzean nabarmendutako gaiak agertzen dira lehenik, eta albisteak, agenda eta webguneko ataletara sartzeko esteka nagusiak, amaieran.
 

Webguneak bost atal ditu: Udala (udal-informazioa biltzen du); Hiria (Iruñeari buruzko datuak, Plan Estrategikoa, biztanle-piramideak, etab.) Turismoa (Iruñera datozen bisitariei egonaldia errazteko informazioa); Gaurkotasuna (Udalak sortutako albisteak, kultur-agenda eta Timelinen eta sare sozialetako kontuetan sartzeko estekak); eta Gaiak (baliabideak 12 gai nagusitan banatu eta Udalak esparru horietako bakoitzean ematen dituen zerbitzuen berri ematen du). Horiez gain, agendako jarduerekin, albisteekin edo hautatutako gaiaren izapideekin osatzen da webgunea.

 

La web se divide en cinco apartados: el Ayuntamiento, que incluye información institucional; la ciudad con datos sobre Pamplona, el Plan Estratégico, las pirámides de población, etc.; turismo, donde se ofrece información para facilitar la estancia en la ciudad a las personas que se acerquen a visitarla; actualidad, que incluye las noticias generadas por el Ayuntamiento, la agenda cultural y enlaces al timeline y a las cuentas de las distintas redes sociales; y temas, un apartado en el que se distribuyen los recursos en doce temas estándar, cada uno de los cuales incluye los servicios que el Ayuntamiento ofrece en ese ámbito. Se completa con las actividades de agenda, noticias o trámites del tema escogido.

¿Te ha sido útil esta página?