Udalaren informazioa, kanpainak eta ekimenak kalean bertan jakinarazteko hiru pantaila digitalez hornitzeko eta horiek instalatzeko kontratua esleitu da

Udalaren informazioa, kanpainak eta ekimenak kalean bertan jakinarazteko hiru pantaila digitalez hornitzeko eta horiek instalatzeko kontratua esleitu da
Hiru pantailak hiriko hiru auzotan kokatuko dira, oraindik zehaztu gabeko guneetan, eta aurrekontuak 50.184,75 euro jo du
mupi

 

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak astearte honetan onetsi du kanpoko mupi digitalez hornitzeko eta horiek instalatzeko kontratua esleitzea, Udalaren komunikazioa kalean sustatzeko. Hiru pantaila digital dira, gaur egun Gazteluko plazan dagoenaren antzekoak, Iruñeko Udalaren informazioa, kanpainak, edukiak eta iragarkiak hedatzeko. Aurreikuspenen arabera, hiriko hiru auzotan kokatuko dira, toki zehatzak oraindik zehazteke dauden arren.

Kontratuaren adjudikazioduna Raher Audiovisual SL enpresa izan da, 50.184,75 euroko aurrekontuarekin, lizitazio-prezioa –60.000 euro– baino % 16,5 gutxiago. Enpresa adjudikaziodunak kontratua lau asteko epean gauzatzeko konpromisoa hartu du. Kontratuak barne hartzen du materialez hornitu eta horiek garraiatzea, instalazioa eta martxan jartzea, eta baita beste betebehar batzuk, hala nola ekipamenduen mantentze-lanak berme aldian eta laguntza teknikoa.

Iruñeko Udala arduratuko da hiri-lurzoruan pantailak instalatzeko behar den obra zibilaz, pantailek funtzionatzeko behar duten zuntz- eta elektrizitate-harguneez, eta azkenik, kanpoko mupi digital horiek funtzionatzeko erabiliko duten softwareaz. Pantailek, Gazteluko plazan bezala, Udalaren ikus-entzunezko edukiak emanen dituzte, bai informatiboak bai zerbitzu publikokoak. Horiek horrela, hedatuko dituzte udal-jardunaren berri emateko bideo-albisteak, proposamen turistikoak eta kulturalak, eguraldiaren aurreikuspena, jardueren agenda eta Iruñeko Udalaren zerbitzu publikoei buruzko informazioa.

¿Te ha sido útil esta página?