Udalaren Haur Eskoletan, 807 behin-behineko izen-emate, egonaldi osoan Donibanen igoera handienaz, euskaraz, eta Hello Egunsentin gaztelaniaz ingelesarekin

Udalaren Haur Eskoletan, 807 behin-behineko izen-emate, egonaldi osoan Donibanen igoera handienaz, euskaraz, eta Hello Egunsentin gaztelaniaz ingelesarekin
Maiatzaren 6an behin-behineko zerrendak argitaratuko dira; maiatzaren 6tik 10era erreklamazioak egiteko epea izango da; eta maiatzaren 20an, behin betiko zerrendak

Udalaren Haur Eskolek izena behin-behinean emateko 807 eskaera jaso dituzte, egonaldi osoan Donibanen igoera handienaz –iaz 69 eskaera jasota eta datorren ikasturterako 102 (% 48 gehiago)–, eta Hello Egunsentin –behin-behineko izen-emateen bikoitza baino gehiagoz, 12tik 28ra igarota–. Horietako lehenak euskarazko lekuak eskaintzen ditu eta bigarrenak, gaztelaniaz, ingelesezko jardueraz. Egonaldi erdiari dagokionez, igoera handiena José María Huarten izan da (iazko 21etatik oraingo 32etara igarota –% 52–), hezkuntza gaztelaniaz ingelesezko jarduerez eskaintzen dituen ikastetxean. Gainontzeko haur-eskoletan eskaera iazkoaren antzekoa izan da. Guztira, 807 eskaera jaso dira, ikasturte honetarako izan ziren 765en aldean, hau da, guztira % 5eko igoera.

Datu hauei Iruñeko gainontzeko haur-eskola publikoak, hots, Nafarroako Gobernuaren 7ak, gehituz gero, jasotako eskaerek 1.066 jotzen dute, 2018ko 1.033en aldean (% 3ko igoera), non 2017ko eskaeren aldean % 6,7 gutxiago baitzegoen. 2019/20ko ikasturterako Iruñean 723 leku eskaintzen dira: horietatik 568 dira Iruñeko Udalaren eskoletan eta 155 Nafarroako Gobernuarenetan. Banaketa hauxe da: gaztelaniaz, 262 leku; euskaraz 271 leku (29 egonaldi erdian); eta gaztelaniaz ingelesezko jardueraz, 190 leku (62 egonaldi erdian).

Hello Egunsentik estreinaldia du, 630.000 euro baino gehiagoko udal-inbertsioaren ondoren
Zehazki, gaztelaniazko udal-eskaintza Haurtzarok (38 leku huts), Mendebaldeak (44) eta Mendillorrik (53) osatzen dute. Euskaraz, hauek dira: Donibane (50 leku huts), Printzearen Harresi (54), Izartegi (59) eta Goiz Eder (43 leku huts egonaldi osoan eta 36 egonaldi erdian). Gaztelaniazko eskaintza, ingelesezko jardueraz, beste haur-eskola hauek osatzen dute: Hello Buztintxuri (45 leku huts), Hello Azpilagaña (egonaldi osoko 34 leku huts eta egonaldi erdiko 32), Hello Egunsenti (49), eta José María Huarte (egonaldi erdiko 31 leku huts).

Datorren ikasturterako, eskaintza Udalaren 11 eskoletako 10etan mantendu da, eta Hello Egunsentin aldatu, eskola hori Txantrean irekiko baita berriro, urte beteko lanen ostean, zeinetan Udalak 630.000 euro baino gehiago inbertitu baititu instalazioak birmoldatzeko. 

Nafarroako Gobernuaren menpeko bost haur-eskoletako lekuek osatzen dute eskaintza. Guztira egonaldi osoko 126 leku huts daude, gaztelaniaz; eta egonaldi osoko 29, euskaraz. Santa Teresa (33 leku huts), Nuestra Señora de Roncesvalles (30), Ninia-Etxea (33), San Jorge (17) eta Nuestra Señora de los Ángeles (13) haur-eskolek osatzen dute gaztelaniazko eskaintza. Azken bi haur-eskola horiek euskarazko lerroak ere badituzte: 15 leku huts San Jorge eskolan eta 14 Nuestra Señora de los Ángeles eskolan.

Tarifa, % 15ez murriztua
Egonaldi osorako ezarri den hileko gehieneko tarifa, jantokia barne, 293 € da, bi gurasoko familientzat, eta 263 €, guraso bakarrekoentzat. Egonaldi erdirako, jantokirik gabe, 142 eurokoa eta 107koa izango dira, hurrenez hurren. Ikasturte honetan dauden tarifen aldean %15ez baxuagoak dira. Kuota familiaren diru-sarreren eta aukeratutako egonaldi-motaren araberakoa izango da. Horrela, egonaldi osoan bi gurasoko familientzat hileko tarifa 72 eta 293 euro bitartekoa da, errentaren arabera 10 tartetan banatuta; eta egonaldi erdian, 12 eta 142 euro bitartekoa. Guraso bakarreko familientzat, errentaren arabera 10 tartetan banatuta ere bai, 43 eta 263 euro bitartekoa da egonaldi osoan; eta 11 eta 107 euro bitartekoa, egonaldi erdian. Betiere bigarren seme-alabarentzat tarifa murriztuak ezarri dira.

Behin  deialdian jasotako onarpen-baremoko irizpideak aplikatuta, maiatzaren 6an onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira Haur Eskola bakoitzean, Haur Eskolen Erakunde Autonomoan (Oliveto Kondearen etorb., 4-2. ezk.), Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian (Abejeras k., 1), www.pamplona.es zein www.navarra.es webguneetan eta 010 Herritarrendako Arreta Telefonoan. Behin betiko zerrendak maiatzaren 20an argitaratuko dira, maiatzaren 6tik 10era izango den erreklamazioak aurkezteko epea bukatu ondoren. Matrikula maiatzaren 20tik 24ra egin ahal izango da. Epe horretan ez bada matrikula egiten, hutsik geratzen den lekua berriz esleituko da, itxaron-zerrendaren hurrenkerari jarraituta. Ikasturtea 2019ko abuztuaren 16an hasi eta 2020ko ekainaren 30ean amaituko da.

Aurreko urteetan egin bezala, Iruñeko Udalak inguruko Udalei proposatuko die Iruñean erroldatuta ez dauden eta haien jatorrizko udalerrian lekurik ez duten haurrak onartzea. Akordio honen bidez bizitokiko Udalak Hezkuntza Departamentuak haur-eskolak sostengatzeko udal-ekarpen gisa ezarritako moduluaren zati proportzionala ordainduko du. Bizitokiko Udalak ez badu kostu hori bere gain hartzen, familiek ordaindu beharko dute, tarifa handituta.