Udalak Udaltzaingoaren Ekintzen Koordinazio Zentroa (EKZ) zaharberritu du laneko espazioa hobetu eta ekipamenduak eta sistemak eguneratzeko

Udalak Udaltzaingoaren Ekintzen Koordinazio Zentroa (EKZ) zaharberritu du laneko espazioa hobetu eta ekipamenduak eta sistemak eguneratzeko
2020. urte honetan, EKZk 26.810 dei jaso ditu, horietako % 25 zirkulazio-gestioekin lotutakoak
Videowall

Iruñeko Udalak Udaltzaingoaren Ekintzen Koordinazio Zentroan (EKZ) zenbait berrikuntza-lan hasi ditu ekipamenduak eta 20 agentek bere funtzioak betetzeko erabiltzen duten espazioa hobetu eta eguneratzeko. Behar berrietara egokitutako mahaiak, hobeki bisualizatzeko monitore kurboak eta etenik gabeko elikadura sistema berria, horra hor egiten ari diren hobekuntzetako batzuk. Aurreikusitakoaren arabera, lanak urte bukaeran amaituko dira.

Kontrol-gunea banakako mahaiez hornitu da, altuera elektrikoki erregulagarria dutenak, egokiak poliziek – operadoreek beren lanaldi luzeetan jarrera aldatu ahal izateko aretoan bertan. 190 x 90 zentrimetroko mahaiek bi monitore kurbo dituzte aplikazioen antolamendu hobea errazteko, aldi berean pantaila horretan ikus baitaitezke teklatu zein sagu bakarraz. Mota horretako mahaiak beste kontrol-zentro batzuetan erabiltzen dira, hala nola SOS Nafarroan eta Foruzaingoaren Aginte eta Kontrol Zentroan. 

Halaber, videowall pantailaren kontrol-ekipamenduen zerbitzariak berritu dituzte. Berrikuntza horri esker, pantaila hobeki erabil daiteke eta horren funtzioak nabarmen hobetu daitezke, trafikoa kontrolatzeko instalatutako kamera berrien (25 inguru, hirian dauden 250 kameretatik) adimen birtuala erabil baitaiteke eta aplikaziora Smartphone edo ordenagailuaren bidez sar baitaiteke.

Gainera, aire girotuaren sistema erredundantea (hotza) ezarri da kontrol-ekipamenduen gelan, horrela ekidin nahi baita sistema erortzen bada ekipo horiek berotzea eta, ondorioz, sortuko berriro ere erortzea, horrek guztiak ekar ditzakeen arazoekin. Azkenik, Etenik Gabeko Elikadura Sistema berria instalatu da, dagoena osatuz, horrek ahalmen txikia baitzuen gaur egun ditugun kontsumo-beharrentzako. 


26.800 dei baino gehiago EKZra 2020an
EKZ Plangintza eta Koordinazio Arloari dagokio, eta berezko taldea osatzen du bertan. 20 poliziek osatzen dute taldea eta eguneko 24 orduz egiten dute lan. EKZk Udaltzaingoaren laguntza-deia edo informazio-eskari guztiak jaso, patruilak mobilizatu eta hirian instalatutako 250 kamerak bistaratzen ditu. 

Urteko lehenengo hamaika hilabeteetan, EKZk osotara 26.810 dei jaso ditu, eta urte bukaerarako 30.000 deitik gora espero dira, martxoan eta apirilean, konfinamenduan, egindako deien kopurua txikiagoa izan bazen ere. 2019an 29.188 dei jaso ziren, 2018an baino % 9,5 gehiago. Deien % 25 zirkulazio-kudeaketekin lotutakoak dira, hala nola istripuak, auto-ilarak,etab.; % 16 bizikidetzako arazoekin, bizilagunen artean, bezeroen artean, liskarrak etab.; eta % 10 laguntza behar duten pertsonekin, hala nola, erorikoak, gaixoak eta bestelako beharrak.

Aurten, orain arte, herritarren, lokalen zein bide publikoko zaratengatik jasotako deiak % 8 igo dira, aurreko urteetan izandako ohiko % 5eko igoerarekin alderatuta. 2020. urte honetan, bereziki azpimarratzekoak dira herritarren etengabeko deiak, une bakoitzean aplikagarria den araudiaren datuak ezagutzeko interesa erakutsiz martxotik orain arte. 
 

¿Te ha sido útil esta página?