Udalak tarte bat ireki du udal-webgunean Iruñeko liburu-saltzaileen gomendioak bildu eta apirilaren 23 ‘Liburuaren eguna’ ospatzeko

Udalak tarte bat ireki du udal-webgunean Iruñeko liburu-saltzaileen gomendioak bildu eta apirilaren 23 ‘Liburuaren eguna’ ospatzeko
Bideoen bidez egun hauetarako irakurketak gomendatzen dituzte, eta ahal denean haien saltokiak irekitzeko prest daudela erakusten dute

Libro

 

Apirilaren 23 honetan ez da Liburuaren eta Lorearen Egunik egonen Karlos III.eko oinezkoen gunean, ez dira liburu-denden estandak kalean bertan jarriko. Baina Iruñeko Udalak sektoreari ikusgaitasuna eman nahi dio, egun seinalatu honetan, eta  tarte bat eskaini dio udal-webgunean (www.pamplona.es). Atari honetan liburu-saltzaileek beraiek eta sektoreko beste profesional batzuek konfinamendu-egun hauetarako hainbat irakurketa gomendatzen dituzte.

Zenbait bideoren bidez, Iruñeko hamahiru liburu-dendek, liburutegiek eta liburuaren arloko beste entitate batzuek argitalpenak gomendatzen dituzte, publiko mota orok irakurketa-ohiturak mantentzen jarrai dezan. Udalaren eta Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkartearen ekimen bat da, sektoreak presentzia birtuala izan dezan. Izan ere, Alarma Egoeraren baldintzek galarazten dute kalean azokak egitea eta saltoki jakin batzuk irekitzea, liburu-dendak kasu.

Liburu-saltzaileek publikoarekiko konpromisoa agertu dute ere bai, dendak itxita eta konfinatuta egon behar diren egun hauetan lanean eta prestatzen jarraitzen baitute, irekiera noiz dekretatu eta ordurako prest egoteko. Honako hauek bidali dituzte mezuak eta gomendioak: Chundarata, Elkar, Walden, Belatz Cómics, Nerea, El Buzón de Bea, Letras a la Taza, Arcos, Katakrak, La Valeta, Miriam, Arista eta Abárzuza liburu-dendak; Nafarroako Liburutegi Nagusia eta Yamaguchiko Liburutegi Publikoa; Nafarroako Liburuzainen Elkartea (ASNABI), Nafarroako Liburuaren Plataforma eta Nafarroako Editoreen Elkartea.

Liburuaren eta Lorearen Eguna etenik gabe ospatu izan da 2008. urteaz geroztik, erdiguneko hainbat tokitan, hala nola autobus-geltoki zaharrean (2008 eta 2009) edo Karlos III.aren eta Orreaga etorbideen arteko elkargunean (2010az geroztik). Iaz 15 liburu-denda izan ziren Udalak horretarako prestatu zituen jaimetan, eta 4.000 lore baino gehiago banatu zituzten bezeroen artean, zeinek kalean bertan liburuak erosi zituzten % 10eko deskontuarekin.

 

Liburu-denda, liburutegi eta entitate parte-hartzaileak

  • Chundarata liburu-denda
  • Elkar liburu-denda
  • Walden liburu-denda
  • Belatz Komikiak
  • Nerea liburu-denda
  • El Buzón de Bea liburu-denda
  • Letras a la taza liburu-denda
  • Arcos liburu-denda
  • Katakrak liburu-denda
  • La Valeta liburu-denda
  • Miriam liburu-denda
  • Arista liburu-denda
  • Abarzuza liburu-denda
  • Nafarroako Liburutegi Nagusia
  • Yamaguchiko liburutegia
  • Nafarroako Liburuzainen Elkartea (ASNABI)
  • Nafarroako Liburuaren Plataforma
  • Nafarroako Editoreen Elkartea
¿Te ha sido útil esta página?