Udalak sare sozialetan animazio-irudien bilduma bat argitaratu du, Yamaguchi hiri senidetuarekiko kultur harremanak indartzeko

Udalak sare sozialetan animazio-irudien bilduma bat argitaratu du, Yamaguchi hiri senidetuarekiko kultur harremanak indartzeko
Cesar Oroz diseinatzaileak sortutako sticker hauen bidez Iruñeak bat egin du Yamaguchik, bi kulturen elementuak dituen bilduma bat argitaratuz, hasitako komunikazio digital horrekin
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udalak animazio-irudien bilduma bat argitaratu du, Yamaguchirekiko, , Iruña senidetuta dagoen hirietako batekiko, kultura-lokarriak indartzeari begira, baita komunikazio digitalen alorrean ere. Cesar Oroz diseinatzailearen 18 sorkuntza dira, eta bi hirien eta kulturen elementuak uztartzen dituzte bisualki eta modu dibertigarrian hainbat aldarte eta sentimendu helarazteko, hala nola, indarra, oniritzia, maitasuna eta lotsa. Stickerrak eskuragarri daude jada Instagramen eta Facebooken libreki erabiltzeko, eta Whatsapp berehalako mezularitza-aplikazioan partekatu eta erabiltzeko.

Kontuan hartuta sare sozialak hartzen ari diren garrantzia  eta gero eta ohikoagoa dela elementu grafikoak erabiltzea haien bitartez komunikatzeko, Iruñeko eta Yamaguchiko Udalek bide hau hautatu dute beren arteko kultura-lokarriak erakusteko eta harremanak indartzeko. Hiri japoniarra izan zen bere stickerrak zabaltzen lehena, Japonian gehien erabiltzen den mugikorrerako Line mezularitza-aplikazioaren bidez. Stikerrak beste plataforma batzuetan, hala nola, Instagramen, Facebooken edo Whatsappen Nafarroako herritarren esku jarri ondoren, Iruñeak ekimen horri bilduma berri bat gehitu dio, oraingoan espainiar ikuspegitik.

Senidetutako Yamaguchi hiriarekin izan da Iruñeak komunikazio bide berri hau kultur-harremanak indartzeko erabili duen lehen aldia, baina ez da bakarra izanen. Cesar Oroz diseinatzaileak oraingoan egindako marrazkiei datozen hilabeteetan  Nafarroako beste artista batzuenak gehituko zaizkie, modu bitxi honetan Iruñearekin senidetutako gainerako hiru hiriekin dauden loturak balioesteko. Senidetutako hiriak honako hauek dira: Baiona (Frantzian), 1960tik senidetua, Paderborn (Alemania), zeinarekin 1980tik estutu baitziren harremanak, eta Colombiako Pamplona, 2001ean Nafarroako hiriburuarekin senidetu zen azkena.

Bi buruhandi, santu bat, azeri bat eta zezen bat kultura bakoitza irudikatzen duten pertsonaien artean

Iruñeko ilustrazio-bilduma 18 irudiz osatuta dago, eta horietan mezularitza-sareen komunikazioetan edo beste sare sozial batzuetan argazki eta bideoak laguntzeko erabili ohi diren emozio eta sentimenduak erakusten dira. Adostasuna, desadostasuna, lasaitzea, gosea, ospatzeko gogoa, haserrea, maitasuna edo lotsa dira horietako batzuk, zeinak bi hirietako kulturen ikurren bidez irudikatzen baitira. Hala, adibidez, San Frantzisko Xabierkoak ‘santuaren’ mezua irudikatzen du, edo Iruñeko konpartsako buruhandi japoniarrek adostasuna eta desadostasuna islatzen dute.

Hiri bakoitzeko bi eraikin adierazgarrik, Yamaguchiko Ruriko-ji tenpluak eta Iruñeko Udalak, jaiaren eztanda irudikatzen dute, zezen batek eta samurai batek beren haserrea adierazten dute, edo Nafarroako zapi gorria eta hachimaki japoniarra daramaten mutil eta neska batek maitasuna irudikatzen dute. Horiek dira aurkeztutako eszena batzuk, Iruñeko eta Osasunako armarrietako lehoiak, talde gorritxoaren jokalari bat eta Yamaguchiko taldeko beste bat, sumo borrokalari bat eta Yutako azeri zuria, Yuda-Onseneko ur termaletako maskota protagonista dituzten beste irudi batzuek osatzen dituztenak. www.pamplona.es/stickers-pamplona-yamaguchi webgunean eszena bakoitzaren azalpen bat aurki daiteke, eta horiekbi kulturetako toki, eraikin eta pertsonaia edo maskotekin dituzten loturak.

Instagramen, Facebooken eta Whatsappen eskuragarri

Hala Iruñako Udalak egindako ilustrazioak nola Yamaguchikoak sortutakoak irudi-sare sozial nagusietan (Instagram eta Facebook) erabil daitezke jada hirien izenak edo honako hitz-gako hauek erabilita: #CiudadesHermanas, #Hermanamiento edo #PamplonaYamaguchi. Era berean, horietara jo daiteke eta deskargatu udal webgunean horretarako sortutako espazio batean, honako helbide honetan www.pamplona.es/stickers-pamplona-yamaguchi.

Irudiak ere, Whatsapp berehalako mezularitza-aplikazioan erabiltzeko optimizatuta daude. Hori egiteko, www.pamplona.es/stickers-pamplona-yamaguchi webgunean dagoen artxibo bat deskargatu beharra dago, zeina gero aplikazioaren bitartez kontaktu guztiekin partekatu baitaiteke. Whatsappen erabili ahal izateko, mugikorrean Sticker Maker doako aplikazioa (Google Playen edo Apple Storen eskuragarri) instalatuta izan beharko da eta artxibo hori aplikazioaren bidez exekutatu. App-ak ‘Yamaguchi & Pamplona’ sticker-bilduma irekiko du eta erabiltzaileak soilik ‘nire liburutegira gehitu’ aukera sakatu beharko du. Une horretatik aurrera eskuragarri egonen dira Whatsappek eskaintzen dituen sticker aukeren artean. Lan hori errazteko, www.pamplona.es/stickers-pamplona-yamaguchi webgunean eta Udalaren sare sozialetan jarraitu beharreko pausoak modu ikuserrazean eta intutiboan aurki daitezke.