Udalak sare sozialetan animazio-irudien bilduma bat argitaratu du, Kolonbiako Pamplona hiri senidetuarekiko kultur harremanak indartzeko

Udalak sare sozialetan animazio-irudien bilduma bat argitaratu du, Kolonbiako Pamplona hiri senidetuarekiko kultur harremanak indartzeko
Horrela ere ospatuko da Nafarroako Pamplona eta Kolonbiako Pamplonaren arteko senidetze-hitzarmenaren sinaduraren hogeigarren urteurrena
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udalak animazio-irudien bilduma bat argitaratu du, duela 20 urte senidetu zen izen bereko Kolonbiako hiriarekin kultura-loturak indartzeari begira, baita komunikazio digitalen arloan ere. 16 sorkuntza dira, eta bi hirien eta kulturen elementuak uztartzen dituzte bisualki eta modu dibertigarrian hainbat aldarte eta sentimendu helarazteko, hala nola, adiskidetasuna, poza, maitasuna eta ikasketa. Stickerrak eskuragarri daude jada Instagramen eta Facebooken libreki erabiltzeko, eta Whatsapp berehalako mezularitza-aplikazioan partekatu eta erabiltzeko.

Kontuan hartuta sare sozialak hartzen ari diren garrantzia eta gero eta ohikoagoa dela elementu grafikoak erabiltzea haien bitartez komunikatzeko, Iruñeko Udalak Yamaguchi hiri senidetuarekin hasitako bidetik jarraitu du eta bide bera erabili du Kolonbiako izen bereko hiriarekin dituen kultura-loturak erakusteko eta harremanak indartzeko. Harreman mota horiek beste bi hirirekin ditu Iruñeak, Baiona frantziarrarekin (1960tik senidetua) eta Padernborn alemaniarrarekin (1980an harremanak sendotu zituzten), eta datozen hilabeteetan artista nafarrek egindako sticker bilduma bat ere izanen dute.

Udalak Nafarroako artisten esku utzi du irudien bilduma horiek egiteko ardura. César Orozek egin zuen lehenengo bilduma Yamaguchirekin kultur harremanak indartzeko bide gisa, eta oraingoan argitaratu dena Raquel Samitier irudigileak diseinatu du. Giza Zientzietan eta Arte Ederretan lizentziaduna, Noaingo Kultur Zentroan lan egin izan du, eta, aldi berean, teknika piktoriko, digital eta narratiboetan prestakuntza jaso du hainbat ikastaro eta lantegiren bitartez. Haurrendako album irudidunak dira bere proiektu pertsonalaren ardatza, non ilustrazioa eta narrazio grafikoa uztartzen dituen haurren mundu txundigarri eta zoroa arakatzeko. 

Sare sozialetan eskuragarri egoteaz gain, irudiak  Whatsapp berehalako mezularitza-aplikazioan erabiltzeko ere optimizatuta daude. Hori egiteko, http://www.pamplona.es/stickers-ciudades-hermanas webgunean dagoen artxibo bat deskargatu beharra dago, zeina gero aplikazioaren bitartez kontaktu guztiekin partekatu baitaiteke. Whatsappen erabili ahal izateko, mugikorrean Sticker Maker doako aplikazioa (Google Playen edo Apple Storen eskuragarri) instalatuta izan beharko da, eta artxibo hori aplikazioaren bidez exekutatu. App-ak sticker-bilduma irekiko du eta erabiltzaileak soilik ‘nire liburutegira gehitu’ aukera sakatu beharko du. Une horretatik aurrera eskuragarri egonen dira Whatsappek eskaintzen dituen sticker aukeren artean. Lan hori errazteko, http://www.pamplona.es/stickers-ciudades-hermanas webgunean eta Udalaren sare sozialetan jarraitu beharreko pausoak modu ikuserrazean eta intuitiboan aurki daitezke.

Bi hirietako kulturaren pertsonaia eta elementuak

Izenaz gain, bi Pamplonek antzeko armarriak dituzte. Bildumako irudietako batean bi lehoiak armarrietatik ateratzen dira bostekoa eman eta adiskidetasunaren balioa erakusteko. Bestalde, Gazteluko plazako kioskoaren eta Águeda Gallardo plazakoaren irudiek ‘festa’ irudikatzen dute. Toki bakoitzeko gastronomia eta ohiko jakiak ere animazio-irudien bildumaren protagonistak dira. Gosea tamal batek irudikatzen du (arto-masa bildua  haragi eta barazkiekin pilatua, uretan egosten dena, Kolonbian ohikoa), jateko gogoz eta labana eta sardexka batekin Nafarroako baratzean ohikoak diren piper, orburu eta zainzuri batzuen atzetik dabilena. Kolonbiako kafe “tinto” bat eta Nafarroako ardo bat elkarreraginean ari dira poza eta haserrea erakusteko.

Nafarroako zein Kolonbiako kulturako pertsona historiko eta pertsonaiak bilduma horretan parte hartzen dute, eta rol ezberdinak hartuz elkarri eragiten diote emozio eta sentimenduak helarazteko. Ursuako Pedro, Kolonbiako Pamplona eraiki zuen baztandarra, edo Águeda Gallardo geroago hiriko gobernadoreari aginte-makila kendu zion abertzalea protagonista dira Braulia erraldoiarekin (kasu honetan Kolonbiako jantzi tipikoa darama), Cristo Reyren irudiarekin (Kolonbiako Pamplonako mendi baten gailurrean dago), jotari batekin, sanferminetako zezen batekin eta ‘toche’ amerikar batekin batera. ‘Miel Otxin’ eta ‘Año Viejo’-ren irudiak ere agertzen dira, hiri bakoitzeko mitologietako panpinak, beti sutan erreta bukatzen dutenak; edo Induráin eta moja bat, zeinak modu atseginean ‘sorpaso’-aren ideia irudikatzen baitute. Bildumaren beste protagonistetako batzuk dira bi unibertsitateak edo Pamplona bakoitzeko hiri-eskultura nabarmen bana

¿Te ha sido útil esta página?