Udalak Sanduzelaiko Juaristi Doktorearen eta Txantreako Andre Maria Laguntzakoaren kaleetako igarobide jasangarrietako lanak amaitu ditu

Udalak Sanduzelaiko Juaristi Doktorearen eta Txantreako Andre Maria Laguntzakoaren kaleetako igarobide jasangarrietako lanak amaitu ditu
Hirigintza “bigunean” oinarrituta eta 688.382 euroko aurrekontuarekin, jarduketak aisialdirako guneak eta bereizitako kolore gorriko bidegorriak sortu ditu
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udalak Sanduzelaiko Juaristi Doktorearen kaleko eta Txantreako Andre Maria Laguntzakoaren kaleko igarobide jasangarrietako lanak amaitu ditu, eta horietan badira bidegorri bereiziak, noranzko bikoak eta gorriz pintatuak, segurtasuna indartzeko neurri gisa eta kontuan hartuta, gainera, txirrindularien kolektiboen eskariak. Jarduketaren helburua izan da espazio publikoa hobetzea eta auzoak biziberritzea bizikletendako espazioak, oinezkoen mugimendua eta egoteko eta elkarbizitzarako auzotarrendako eremuak berrordenatuz.

Bi eremuetan egin diren berrurbanizazio-lanak jarduketa ‘taktiko’ edo ‘leun’ izenekoen bidez egin dira, inbertsio handirik eskatzen ez dutenak eta azkar egiten direnak. Bi esku-hartzeak kilometro inguru luze duten bi bidetan egin dira; aldaketak egin dira kaleen sekzioan aparkalekuak berrantolatzeko, noranzko biko bidegorri bereizia sortzeko eta gune berriak gaitzeko, horietan egonaldirako guneak eta gune berdeak egiteko herritarrek erabili eta disfrutatu ditzaten. Lanetan, besteak beste, hiri- eta lorezaintza-altzariak paratu dira, baita seinaleztapen horizontal eta bertikalak ere.

Udal-inbertsioa 688.382 euro izan da. 414.156 euro Sanduzelaiko lanetara bideratu dira, eta 274.226 euro, Txantreakoetara. Jarduketa hauek ‘Go Green Iruña’ estrategiaren barnean sartzen dira; estrategia horrek hiriak klima-aldaketari aurre egiteko garatutako jarduketa guztiak hartzen ditu barne, eta datozen urteetarako jarduketa-ildo berriak zedarritzen ditu, haiek gauzatzeko behar diren baliabideak, adierazleak eta jarraipen- zein kontrol-xedeetarako bitartekoak baloratuz. Bi kasuetan, Bartzelonako Leku Estudio arkitektura-estudioak idatzi zituen proiektuak, auzotarren ekarpenak jaso ondoren.

Diseinu desberdina Sanduzelain ikastetxeen eremurako eta gune‘komunitariorako’

Sanduzelain, jarduketak egin dira Juaristi Doktorearen kalearen 930 metroetan eta horren jarraipena den José Alfonso kalean, eta bietan lehenbizikoa bizitegi-kale bilakatu dute, abiadura orduko 20 kilometrora motelduta. Auzotarren eskariz, berrurbanizazio-proiektua Sanduzelai IParen inguruetara (Sanduzelaiko etorbidea) ere heldu da: bidegorri bereizi bat egin da eta Sanduzelaiko etorbideko oinezkoen pasabidea egokitu da bizikletetarako pasabide bat txertatuta.

Jarduketa horien bidez, bi ardatz landu dituzte. Alde batetik, ‘hezkuntza-sistema’ izenekoa, José María Repáraz Doktorearen kalearen eta Nafarroa etorbidearen arteko tartea, Sanduzelai IPraino, barne hartzen duena. Gune horretan daude auzoko bi ikastetxeak, haur-eskola eta futbol-zelaia. Berrurbanizazioaren bigarren ardatza ‘sistema komunitarioa’ izenekoa da, eta barne hartzen du Juaristi Doktorearen eta Labayen Doktorearen kaleetako zatiaren berrantolaketa, auzotarren elkarbizitza errazte aldera.

Egoteko eta elkarbizitzarako eremu gehiago Txantrean

Txantrean, jarduketek Laguntzako Andre Maria kalea dute ardatz. Bidearen lehen zatian, Aita Adoain eta Imarkoain kaleen artean, iparreko aldean ilaran aparkatzeko dauden aparkatze-tokiak berrantolatu dira, eta noranzko biko bidegorri bereizia sortu da Alemanes aldea auzoko erdigunearekin lotzeko. Imarkoain eta Iruñerria kaleen artean oinezkoendako gune bat sortu da, zuhaitz txikiko berdeguneekin eta elkarbizitzarako ekipamenduekin (jolasak, bankuak, etab.). Bertan bizikletak eta bizilagunen ibilgailuak abiadura baxuan ibil daitezke, eta lur gaineko aparkaleku-plazak birbanatu dira.

Jarduketaren hirugarren gunea Hontzaren plazaren ingurua da (Laguntzako Andre Maria kaleko zatia, Noain eta San Kristobal kaleen artekoa). Zirkulazioaren noranzkoa aldatu da Noain kalearekiko lotunean, eta jarraipena eman zaio noranzko biko bidegorri bereiziari, lehen aparkatzeko lekuak zeuden tokian. Plazatik hurbilen dagoen eremuan, Ororbia kaletik Subiza kaleraino, oinezkoendako gune berri bat eratu da, bizilagunek soilik zirkulatu dezakete bertan, eta bizikleten pasabideak nahiz zuhaitz txikiko berdeguneak sortu dira.

Azkenik, Subiza eta San Kristobal kaleen artean, iparreko aldean dauden aparkatzeko lekuak mugitu dira noranzko biko bidegorri bereiziari jarraipena emateko, eta oinezkoendako pasabide berri bat egin da oinezkoen joan-etorria errazteko. Amaitzeko, Oibar kaleko espaloia luzatu da.

 

¿Te ha sido útil esta página?