Udalak oinezkoen pasabide semaforodun bat jarri du Sarrigurengo errepidean, Mendillorri eta Erripagaña artean, Arnalt Larrasoañakoaren kalearekin bat

Udalak oinezkoen pasabide semaforodun bat jarri du Sarrigurengo errepidean, Mendillorri eta Erripagaña artean, Arnalt Larrasoañakoaren kalearekin bat
Egun, 320 metro daude bi oinezko-pasabide hurbilenen artean,egunean batez beste 16.000 ibilgailu baino gehiagoren zirkulazioa duen bide batean
Paso de peatones

 

Iruñeko Udala oinezkoen pasabide semaforodun bat ari da jartzen Sarrigurengo errepidean, Arnalt Larrasoañakoaren kalearekin bat, Mendillorri eta Erripagaña artean zirkulatzeko. Orain arte, elkarrengandik hurbilen zeuden bi oinezko-pasabideen artean 320 metro inguru zeuden, egunean batez beste 16.000 ibilgailu baino gehiagoren zirkulazioa duen bide batean, 8.832 noranzko bakoitzean, Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak Herritarren Aferen Batzordean gaur azaldu duenaren arabera. Aurrekontuak 45.000 euro jotzen du (BEZa barne), eta barne hartzen ditu obra zein pintura-lanak eta semaforoak erostea zein jartzea.

Oinezkoen pasabide hau jarrita, orain 150 metroko tartea dago Sarrigurengo errepideko 11n, Madril kaleko elkargune-biribilgunearen ondoan, dagoen pasabidetik pasabide semaforodun berrira, eta gutxi gorabehera antzeko distantzia dago semaforo berritik Sarrigurengo noranzkoan Kopenhage kalearen ondoan dagoen hurrengo biribilgunera.

Lehendakaritza Batzordean emandako datuen arabera, egun bakoitzeko 6.434 eta 9.927 ibilgailu artean ibiltzen dira Sarrigurengo errepideko tarte horretan, bi noranzkoetako bakoitzean, eta haietako % 60k ez du betetzen bide horretan ezarrita dagoen 50 kilometro orduko abiadura-muga. Izan ere, ibilgailuen % 25ek gainditu zituzten orduko 60 km-ak.

Pintura-lanak eta lorategiko ukitu batzuk falta dira

Oinezkoen pasabide berria eremu horren gainerako aldearekin koordinaturik dago, eta 4 metro zabal da oinezkoak igarotzeko eta 2,5 metro bizikletendako. Une honetan, obra egina dago eta bi semaforo instalatu dira bi zutaberekin eta bi makulurekin, haien ikusgarritasuna 100 metrotik bermatzeko moduan. Egiteke daude lurzorua pintatzeko lanak –eguraldiak laguntzen duenean eginen dira– eta lorategiko azken ukituak inguruko landareetan.

Semaforoak ziklikoki erregulaturik daude egunean zehar, eta gauean, sakagailu bidez funtzionatuko dute. Erregulazio ziklikoan, semaforoak informazioa ematen du hurrengo fasera igarotzeko, hau da, oinezkoendako berde edo gorri jartzeko, falta den denborari buruz. Halaber, instalazioa seinale akustikoak aktibatzeko sistemaz hornituta dago ikusmen urriko pertsonentzat. Lanek iraun duten bitartean, zuhaitzak eta zuhaixkak kendu ziren, pasabide berria zabaltzeko, eta horiek hiriko beste toki batzuetan arrakastaz birlandatu dituzte.

¿Te ha sido útil esta página?