Udalak NASUVINSAri egindako eskaintza mantentzen du, Arrosadian eta beste udal-lurzati batzuetan etxebizitzak eraikitzeko Erripagañako Erripakoen alternatiba gisa

Udalak NASUVINSAri egindako eskaintza mantentzen du, Arrosadian eta beste udal-lurzati batzuetan etxebizitzak eraikitzeko Erripagañako Erripakoen alternatiba gisa
Eskainitako lurzati guztiak aintzat hartuta, 300 etxebizitza berri baino gehiago eraiki litezke
ayuntamiento

 

Iruñeko Udalak –aurreko ostiralean egindako bileraren ondoren– NASUVINSAri egindako eskaintza mantentzen du, Arrosadian, Ipar Etxabakoitzen, Sadarren eta Txantrean lurzatiak ematekoa. Lehenengo hiru guneen kasuan, berehala egon litezke eraikigarri, lizentziek ez bailukete behar aldez aurreko hirigintza-izapiderik. Eskaintza hau Nafarroako Gobernuak Erripagañako Erripan alokairu sozialeko 191 etxebizitza eraikitzeko proiektuaren alternatiba gisa aurkeztu zen; izan ere, etxebizitzen kalifikazio-aldaketak eztabaida piztu du auzotarren artean. Gaur goizean, Enrique Maya Iruñeko alkateak honako hau adierazi du: “Bileratik akordio bat lortzeko lan egiteko asmoz atera ginen, eta, aitzitik, ordu eskas igarota, ezinezkoa zela esateko deitu ziguten, aurrera jarraitu behar zutela”.
 

Gaur goizean, alkateak eta Juanjo Echeverría Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak agerraldia egin dute defendatzeko Udalak, bere eskumenen barruan, etxebizitza-politikaren ildo orokorrak diseinatzen dituela udal-mugartean, eta zuzeneko ahalmena duela erabakitzeko udal-jabegokoak direnei dagokienez (ondareko lursailak). Alkateak nabarmendu duenez, “lanean jarraituko dugu Erripan eraikitzea ekiditeko, eta, garaiz gauden bitartean, eskaintzak proposatzen jarraituko dugu”.
 

Etxebizitzaren arloan Udalak dituen lan-ildoei dagokienez, une honetan Udalaren lehentasunak gazteei zuzendutako alokairua eta alokairu soziala dira. Udal-ondarearen kudeaketaz bezainbatean, zinegotziak gogoratu du gaur egun toki-erakundearen jabetzakoak diren bost ondare-orube mota daudela. Alde batetik, legalki Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) egitera zuzenduak; bestetik, urbanizazio berriko bizitegi-lurzoru libreko etxe-uharte osoak eta bestelako lurzati osoak, baina hiriko eremu finkatuetan. Azkenik, Iruñeko Udalak lurzati osoak dauzka etxe-uharte batzuetan, eta horietan ere badira jabe pribatuak eta indibiso-erregimenpeko orubeak.
 

Bere ondare pribatiboa kudeatzeko autonomiaren barruan, toki-erakundea ez dago behartuta beste administrazio batzuei lurzorua eskaintzera, eta, eginez gero, nola egin nahi duen erabaki dezake –bere etxebizitza-politikan oinarrituta–. Gaur egun, orubeen azken bi kategoriak enkanteko ondasun gisa erabiltzen dira, eta salmentaren dirua udal-ondare gisa sartzen da, eta aurreikusitako aurrekontu-jomugarako bideratu. Hala, lurzoru publikoaren eskaintza aurreikusitako hierarkiaren arabera egiten da, edo entitate jabearen beharren arabera.
 

Udalak eta Nafarroako Gobernuak lankidetzan jardun ohi dute haien eskumenekoak diren hainbat arlotan, baita lurzoruari dagokionez ere. Esate baterako, elkarlanean aritu dira Foruzaingoa Belosotik lekualdatzeko, bai eta egiteke dauden beste zenbaitetan ere (Galarreko plan-bateratua, Justizia Jauregiaren handitzea, eta abar).

Videos

¿Te ha sido útil esta página?