Udalak material drainatzailez zolatuko ditu Vistabellako barneko bidearen 375 metro, Taconeran, putzurik sortu ez dadin

Udalak material drainatzailez zolatuko ditu Vistabellako barneko bidearen 375 metro, Taconeran, putzurik sortu ez dadin
Gainera, lau parterre gehiago egiten ari dira, eta, horiei esker, 1.000 landare loredun gehiagok osatuko dute parkearen paisaia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak Vistabellako barneko bidea zolatuko du, Taconeran, zoo txikiko hobietatik hasi, eta bideak San Roke kalearekin eta Portale Berriarekin bat egiten duen tokiraino: eremu hori agregakinez zolatuta dago (hartxintxarrez), eta material horrek ez du ura drainatzen. Oraintxe bertan, memoria tekniko baloratua egiten ari dira, eta memoria horrek diseinatuko du esku hartzea, putzuek sortzen dituzten arazoei irtenbidea emateko obrak hasi ahal izateko gero, pilatutako urak oztopo egiten baitie inguru horietan ibiltzen direnei. Lan horiek egiteko hasierako inbertsioa 250.000 eurorena da, baina memoriak zehaztuko du zenbatekoa izanen den behin betiko aurrekontua.

Iruñeko Udalak Vistabellako barneko bidea zolatuko du, Taconeran, zoo txikiko hobietatik hasi, eta bideak San Roke kalearekin eta Portale Berriarekin bat egiten duen tokiraino: eremu hori agregakinez zolatuta dago (hartxintxarrez), eta material horrek ez du ura drainatzen. Oraintxe bertan, memoria tekniko baloratua egiten ari dira, eta memoria horrek diseinatuko du esku hartzea, putzuek sortzen dituzten arazoei irtenbidea emateko obrak hasi ahal izateko gero, pilatutako urak oztopo egiten baitie inguru horietan ibiltzen direnei. Lan horiek egiteko hasierako inbertsioa 250.000 eurorena da, baina memoriak zehaztuko du zenbatekoa izanen den behin betiko aurrekontua.

Gaur goizean, Hirigintza Gerentziako eta Batzordeko kideak estilo erromantikoko parke horretan izan dira bertatik bertara informazioa biltzeko Vistabellako barneko bidea Taconerako erdigunearekin elkartuko duten aldaketen inguruan (erdiguneko zoladura duela hamar urte baino gehiago egin zen). Halaber, urriaren erdialdetik aurrera, Udala lanean ari da Gipuzkoarrem pasealekuko lorategiak handitzeko. Hala, Berdeguneetako Zerbitzua lau parterre eraikitzen ari da zuzenean, eta 30.000 euro inguru erabiliko dira horretarako. Oraintxe bertan parterretako lurrak mugitzeko lanak amaitzen ari dira, eta laster instalatuko dute ureztatze sistema ere; hala, datozen asteetan parterre berriak landatu eta ereingo dituzte. Aurreikusten da lorezaintza lanak azaroaren erdialdean amaituko dituztela, eta beraz, zoladura egiten hasi ahalko dira hortik aurrera.

Putzurik ez sortzea
Barneko bidearen zoladura egiteko, material apur bat jarriko dute aurrena, eta gero, hormigoi porotsua ipiniko dute gaur egun dagoen hartxintxarrezko lurraren gainean, drainatze sistema gisa funtziona dezan. Horrela, ez da putzurik sortuko lurrean, eta joan-etorriak oztoporik gabe egin ahal izango dira euri garaietan. Ibilbide hori zoo txikitik hasi eta ibaiertzeko auzoen gaineko terrazaraino doa, eta, perimetro osoa hartuz, Victor Eusaren Portale Berriraino iristen da. Hala, modu erosoagoan lotzen ditu Donibane Auzoa eta Alde Zaharra, eta O-ko Andre Mariaren plazan eta Ingurabideko pasealekuan amaitzen da. 

Aurreikuspenen arabera, 375 metro lineal zolatuko dira, 3,5 metro inguruko zabalera hartuta gutxi gorabehera: hortaz, 2.300 m2   ‎‎‏orotara.

Inguru horretan oinezko asko ibiltzen da joan-etorrian eta paseoan; harresiaren hobietan dauden animaliak ikustera ere jende asko joaten da, bai eta parkeko paisaiaz gozatzera ere. Udalak aurreikusten du azaroaren erdialderako esleituko dela lan horien lizitazioa, eta beraz, hila amaitu aurretik hasi ahalko direla lanean. Zoladura egiteko epea lanak hasi eta hilabetera amaituko da.

Aldaketak elkarguneko mazizoetan
Bestalde, Vistabellako bideen zoladura egiten hasi aurretik, Taconerako berdeguneetako bat handitzen ari dira. Lau parterre sortuko dituzte, parke historiko horretan lehendik daudenen antzekoak. Berdeguneetako Zerbitzua ari da zuzenean bai diseinua eta bai lanak egiten eta koordinatzen, eta 30.000 euro inguruko kostua izango du obrak guztira.

Duela bi aste hasi ziren lan horiek egiten, eta hilaren amaieran amaitzea espero da. Oraintxe bertan lurrak mugitzen ari dira, eta aurki ureztatze sistema jartzen hasiko dira. Azkenik, zerbitzuak aukeratutako landareak aldatuko dituzte, eta berdegune gehiago ereingo.

Proposamena da lau parterreak heskaiez inguratzea, Euonimus Greenspire landareraren 750 ale erabiliz: hosto iraunkorrak ditu, berde ilunak, ezpelaren hostoen antzekoak. Babesgune horien barruan hainbat espezietako zuhaitzak eta zuhaixkak landatuko dira, lore zuri, more eta arrosadunak: bi Taxus baccata ‘Fastigiata Aurea’ (hagin arrunta); Cornus kousa ‘Dogwood’ bat (lore zuridun zuhandor japoniarra);  Camelia sasanqua ‘Cleopatra’ landarearen bost ale; lore moredun 17 errododendro (Rododendron ponticum), eta Azalea japónica landarearen 85 ale, lore arrosadunak.

Horrez gain, sasoiko lorez osatutako beste bi parterre sortuko dituzte, udazkeneko hainbat lore espezieren 1.000 ale erabiliz, eta idi-bihotzen erraboilak ere sartuko dituzte. Udaleko Berdeguneetako Zerbitzuko funtzionarioak arduratzen dira zuzenean Taconera parke historikoa zaindu eta mantentzeaz.

Parke bat hiriaren erdialdean
Taconerako lorategiek 1830 urte baino gehiago dituzte, eta hiriko zaharrenak dira. ‘Eremu polemiko’ deitzen zaien guneetan daude, harresi modernoen inguruan, garai batean eraikitzea debekatuta zegoen eremuan alegia. Taconerako bastioia, Gonzagakoa bezala, XVII. mendean eraiki zen, Ziudadela eraiki ondoren trazatutako mendebaldeko frontearen errefortzu gisa.

Parke horretan heskiak, parterreak eta zuhaitz ugari daude. Besteak beste, pagoak, magnoliak, ginkgo bilobak, erramuak eta gorostiak daude, eta baita sekuoia erraldoi bat ere, 40 metro ingurukoa. Zuhaitzik deigarrienetako bat Japoniar sofora da: vienar kafetegian dago, antzina bizikletak alokatzeko kiosko izandako horretan; hagin bat ere badago espiralean, lizar bat ere bai, “bizirik iraun duena”, bai eta lorez osatutako hainbat parterre ere.

Lorategi hori aire zabaleko museo bat ere bada: hortxe daude Julian Gayarreren monumentua, Fructuoso Ordunak egina (1950); Hilarion Eslava Atarrabiako konpositorea omentzen duen bustoa, eta Ongintzaren monumentua, ‘Mari Blanca’ izenez ezagunagoa.

¿Te ha sido útil esta página?