Iruñeko Udalak asteartean aurkeztuko du Egile berriendako euskarazko XXXII. Literatur Lehiaketako lan saridunak jasotzen dituen liburua. Liburuki hori Egile Berriak udal-bildumako 35.ena da. Karrikiri elkartea lehiaketaren antolatzaileetako bat da eta bertan eginen da poesia modalitatean saritutako Ventura Ruiz, Rakel Pardo eta Malen Alzuarten lanen aurkezpena. Castillo Suarez poeta izanen da aurkezlea.
Liburukiaren aurkezpena osatzeko, apirilaren 25ean, asteartearekin, bigarren saio bat eginen o da narrazio laburreko modalitatean saritutako lanekin. Joxe Aldasoro, Iker Tubia eta Ainara Tirapu izan dira kategoria horretako saridunak. Aurkezpena Maddi Ane Txoperena kazetari eta egileak eginen du. Bi aurkezpenak 19:30ean eginen dira, Karrikiri elkartearen egoitzan (Xabier kalea 4).
Poesia modalitatean saritutako lanak honako hauek izan ziren: Ventura Ruizen ‘Heriotza likidoa’, Rakel Pardoren ‘Poesia kabi eta hilobi’ eta Malen Alzuarten ‘Bazaren heinean paradoxa zara’. Sari nagusi horiekin batera, epaimahaiak hiru aipamen berezi eman zizkien Itziar Aguirre Sagasetari ‘Sartu ez dena ezin atera’ lanagatik; Iñigo Satrustegi Andrési ‘Nire-nirea dudan zu-hura-gu-zuek-haiek bat’ lanagatik, eta Odei Ruiz Sarriasi, ‘Ilaunak’ lanagatik. Sei lanak liburuan argitaratuta daude.
Iruñeko Udalak deitutako Egile berriendako euskarazko XXXII. Literatur Lehiaketara 18 lan aurkeztu ziren, horietatik 9 narrazio laburreko kategorian eta beste 9 poesiakoan. Lehiaketaren helburua da euskarazko literatur sorkuntza sustatzea argitaratutako lanik ez duten Nafarroako egileen edo foru-komunitatean bizi diren egileen artean.
EGILE BERRIEN LIBURUAREN AURKEZPENA. KARRIKIRI ELKARTEA. 19.30
• Apirilak 18, asteartea, poesia modalitateko saridunak
o Ventura Ruiz, Rakel Pardo eta Malen Alzuart
o Aurkezlea: Castillo Suarez
• Apirilak 25, asteartea, narrazio laburreko modalitateko saridunak
o Jose Aldasoro, Iker Tubia eta Ainara Tirapu
o Aurkezlea: Maddi Ane Txoperena