Iruñeko Udalak gaur goizean Kondestablearen jauregian banatu ditu Lehen Hezkuntzako eta Bigarreneko lehen zikloko ikasleei zuzendutako Literaturako Eskola Lehiaketaren sariak. Lehiaketara 830 lan aurkeztu ziren, 617 gaztelaniaz eta 213 euskaraz. Sariak jaso dituzte hiriko ikastetxe publiko eta itunduetako 39 haurrek, bai eta modalitate, kategoria eta hizkuntza bakoitzeko lehen sarien irabazleek ikasten duten sei ikastetxeetakoak ere.
Aurten, ezohiko bi egoera nabarmentzen dira. Alde batetik, San Fermin ikastolako Julia eta Inés Aparicio Cuevas ahizpek bost sari batu dituzte euskarazko ipuin eta komikian eta gaztelaniazko komikian. Bestetik, epaimahaiak bigarren saria eman dio gaztelaniazko ipuin kategorian Doña Mayor ikastetxe publikoko 5. eta 6. mailako bost ikaslek egindako lanari. Sari-banaketan Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Udalbatzako kide batzuek parte hartu dute.
Urtero bezala, Udalak ipuinen eta komikien originalak eskatzen zituen, bai gaztelaniaz bai euskaraz, eta kategoriak ezartzen zituen sortzaileen adinaren arabera. Ipuinen artean, kategoriak honako hauek ziren: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak (A); Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak (B); Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak (C) eta DBHko 1. eta 2. mailak (D). Ikasmailaren arabera, lanaren luzera handituz doa (bi orritatik sei orritara). Komikien kasuan, bi ziren kategoriak: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak (A) eta DBHko 1. eta 2. mailak, eta lanaren luzera 3 orritatik 4 orritara aldatzen zen. Lehiaketak lau sari ezartzen ditu modalitate eta kategoria bakoitzeko (hiru sari nagusi eta accesit posible bat).
Edizio honetan aurkeztutako 830 lanetatik, % 84,34 (734) ‘Ipuina’ modalitatean izan dira. Horietatik, 542 gaztelaniazko narrazioak izan dira, eta 192 euskaraz aurkeztutako ipuinak. Gaztelaniazko lan gehienak, 227, C kategorian jaso dira –Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoei zuzendutakoa– eta, euskarazko originalen kasuan, adin-tarterik emankorrena B kategoria izan da, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleekin, non 81 narrazio aurkeztu baitira. Udalaren lehiaketan parte hartzeko igorritako gainerako lanen % 15,66 (106) ‘Komikia’ modalitatean izan dira. Gaztelaniaz 85 lan aurkeztu dira, eta 21, euskaraz. Bi hizkuntzetan, oraingo honetan gehien lehiatu den adin-tartea izan da 2021-2022ko ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan zeuden ikasleak.
Epaimahaikideak: irakasleak, teknikariak eta adituak
Lehen sariek barne hartzen dute, batetik, 250 euro eskola-materialetan, irabazlearen ikastetxerako, eta, bestetik, 200 euro eskola-materialetan, egilearentzat. Bigarren sariak 150 euroko eskola-material sortak dira, egileentzat, hirugarren sariak 100 eurokoak, eta accesitak, diploma-egiaztagiri bat horiek aurkeztu zituztenendako. Idazlanak gai librekoak ziren, eta originalak eta gaztelaniaz edo euskaraz idatziak (ez itzuliak) izan behar zuten. Ikastetxe bakoitzak gehienez bost lan aurkezten ahal zituen kategoria bakoitzeko.
Lehiaketa honetako lanak baloratzeko bi epaimahai eratu dira, bat hizkuntza-modalitate bakoitzeko. Gaztelaniazko lanen epaimahaian egon dira Fernando Sesma Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria eta bi irakasle: Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko irakasle bat eta Basoko BHIko beste bat. Eta horiekin batera, Rosario Irigoyen Otazu eta Mª Cruz Aquerreta Cangas haur eta gazteen literaturan adituak, Mikel Santos Martínez komiki-aditua eta Iruñeko Udaleko bi pedagogo. Epaimahaiko idazkaria Udalaren funtzionario bat izan da.
Euskarazko epaimahaian, Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria buru zuela, honako hauek egon dira: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako bi irakasle, Jose Zubiri Lujanbio literaturan aditua eta Cristina Fernandez Blanco komikian eta adierazpen plastikoan aditua, Euskara Zerbitzuko teknikariak eta Iruñeko Udaleko funtzionario bat idazkari gisa.
Iruñeko Udalaren Haurrendako Literatur Lehiaketaren sariak
Gaztelaniazko IPUINAK
A kategoria
- Lehen saria: Hugo Fernández Grávalos. “¿Dónde está Leoncio?”. Santísimo Sacramento ikastetxea
- Bigarren saria: Nora López de Echazarreta Simón. “El asalto”. San Cernin ikastetxea
- Hirugarren saria: Gabriel Muñoz Ulloa. “Bruja Ana y el fantasma asma”. La Compasión Escolapios ikastetxea
B kategoria
- Lehen saria: Alba Navarro de Carlos. “El primer diccionario”. San Juan de la Cadena IP
- Bigarren saria: Marc Buxó Zabalza. “Staedly, Un objeto muy especial”. Claret Larraona ikastetxea
- Hirugarren saria: Leire Ederra Fernández. “El burrito”. Vedruna ikastetxea
C kategoria
- Lehen saria: Clara Marsellá Egüés.“¿Cambiar de guitarra? ni en sueños”. Nuestra Señora del Huerto ikastetxea
- Bigarren saria: Unax Alarcón Juez-Sarmiento, Markel Elía Sardina, Ander Jiménez Subizar, Alba Fernández Rodríguez eta Oihan Martínez Pequeño. “El zorro luminoso (y un cadáver exquisito)”. Doña Mayor IP
- Hirugarren saria: Andrea Morales del Río, “La abuela hámster”. Vedruna ikastetxea
- Accesita. Santiago Gaytán de Ayala Bonet. “El problema de la araña”. El Redín ikastetxea
D kategoria
- Lehen saria: Nahia Juanto Fabo. “Regreso a la tierra”. Jaso ikastola
- Bigarren saria: Aitor Dimitri López Moreno. “El amigo del mar”. Iturrama BHI
- Hirugarren saria: Francisco Javier Hernández Sánchez. “Injusticia”. Liceo Monjardín
- Accesita. Aimara Ayestarán Ibáñez. “Somos las decisiones que tomamos”. Jaso ikastola
Gaztelaniazko KOMIKIAK:
A kategoria
- Lehen saria: Mateo Vélaz Arnal. “Macaco, cámara acorazada”. El Redín ikastetxea
- Bigarren saria: Claudia de Juan Pérez. “Gran viaje de vida” Santa Teresa ikastetxea
- Hirugarren saria: Lola García Almagro. “El pastel de cumpleaños”. Santa Teresa ikastetxea
- Accesita. Julia Cuevas Aparicio. “¡Bravo ester!”. Jaso ikastola
B kategoria
- Lehen saria: Alaine Primicia Huarte. “Si ya me lo decía mi madre”. Jaso ikastola
- Bigarren saria: Maioa Jiménez Tollar. “El día a día de gaby”. Jaso ikastola
- Hirugarren saria: Amaia Ilundain Vargas. “Un viaje en el tiempo”. Jaso ikastola
Euskarazko IPUINAK
A kategoria
- Lehen saria: “Neskaren kontra”. Loan Brochier Maestro. Amaiur Ikastola.
- Bigarren saria: “Magikoa”. Ariñe Gorria Soto. Amaiur ikastola
- Hirugarren saria: “Xin eta bere istorioa”. Valeria Sangalo Ártica. Amaiur Ikastola
B KATEGORIA
- Lehen saria: “Txikia hobeto”. Nerea Orozko Amatriain. Amaiur Ikastola
- Bigarren saria: “Bi lagun oso desberdinak”. Oihan Hualde Garralda. Hegoalde Ikastola
- Hirugarren saria: “Alazne eta bere lehengusina”. Leire Morales García. Jaso ikastola
C KATEGORIA
- Lehen saria: “Chénen asmakizunak”. Julia Cuevas Aparicio. Jaso ikastola
- Bigarren saria: “Ayaken bidaia”. Joanes Abartzuza Luri. Amaiur Ikastola
- Hirugarren saria: “Ustekabeko laguna”. Lea Aramendia Ardanaz. Jaso ikastola
- Accesita. “Piramidearen sekretua”. Ane Goñi Rodriguez. Jaso ikastola
D kategoria
- Lehen saria: “Zugarramurdiko sorginak”. Endara Lujanbio Eneterreaga. Jaso ikastola
- Bigarren saria: “Terraren legea”. Ines Cuevas Aparicio. San Fermin ikastola
- Hirugarren saria: “Nire bizitzako urte luzeenak”. Alaine Primicia Huarte. Jaso ikastola
Euskarazko KOMIKIAK
A kategoria
- Lehen saria: “Etxe bat nire maskotarentzako”. Julia Cuevas Aparicio. Jaso ikastola
- Bigarren saria: “Nyly katua”. Karolain Surdziel Espejo. Amaiur ikastola
- Hirugarren saria: “Mariaren irakaskuntza”. Malen López Lecumberri. Hegoalde Ikastola
- Accesita. “Egun txarra”. Naroa Pilar Machain. Hegoalde Ikastola
B KATEGORIA
- Lehen saria: “Oporrak familian”. Inés Cuevas Aparicio. San Fermin Ikastola
- Bigarren saria: Eman gabe
- Hirugarren saria: Eman gabe