Udalak konpromisoa hartu du orain dela 30 urte sinatutako Haurren Eskubideen Hitzarmeneko printzipioak aplika daitezen neurriak ezartzeko

Udalak konpromisoa hartu du orain dela 30 urte sinatutako Haurren Eskubideen Hitzarmeneko printzipioak aplika daitezen neurriak ezartzeko
Herritarren Aferen Batzordeak adierazpen instituzional bat onetsi du bihar izanen den Haurtzaroaren Nazioarteko Egunaren kariaz
Infancia

 

Bihar, azaroak 20, asteazkenarekin, Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Efemeride honek hogeita 30 urte betetzen ditu aurten, NBEren Biltzar Orokorrak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenari emandako onespenarekin lotzen baita bere sorrera. Herritarren Aferen Batzordeak adierazpen instituzional bat onetsi du gaur goizean zeinaren bidez Iruñeko Udalak, Haurtzaroaren Hiri Adiskidea den heinean, berretsi egin baitu aipatu Hitzarmenean jasotako eskubide eta printzipioak defendatu eta babesteko “erabaki irmoa”, bai eta horiek guztiz ezartzeko “neurri zehatz, lorgarri eta mugatuak hartzekoa”.
 

Bigarren puntuan, apustu egin da “Hitzarmeneko printzipio gidariak errespetatzeko: bereizkeriarik ezaren printzipioa; haurraren interes gorena lortzea haurrekin loturiko jarduketako guztien helburu nagusi gisa; haurraren bizitzarako, biziraupenerako eta garapenerako berezko eskubidea; eta haurraren eskubidea bere iritzia libre emateko axola zaizkion gai guztietan, iritzi horri dagokion balioa emanez”.
 

Hirugarren atalean aipatzen da “udalaren eskumenei dagokienez, ahalegin guztiak egitea hitzarmenaren edukia betetzen dela bermatzeko, haurrei buruzko politikak egin eta garatzea bultzatuz, aurrera egin ahal izateko gizarte justu eta berdinzaleago baterantz”.
 

Azkenik, Udalak erabaki irmoa adierazi nahi du “haurren aldeko ekimena eta emaitzak handitzeko tokian-tokian, nazio mailan eta munduan”, eta, hala, erakutsi du “zuzeneko konpromisoa mundu osoko haurrekin, haur bakoitzarekin, eskubide bakoitzarekin; bai eta eginahal kolektiboa hedatzea helburu hori erdiesteko”.

¿Te ha sido útil esta página?