Udalak Iruñeko Zapirako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du, abuztuaren 28ra arte

Udalak Iruñeko Zapirako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du, abuztuaren 28ra arte
Hautagaitzak alkateak, Udalbatzako kideen heren batek, 10 erakundek zein 500 eskatzaile partikularrek aurkez ditzakete

pañuelo de pamplona iruñeko zapia
 

Iruñeko Udalak gaur ireki du epea Iruñeko Zapia nori eman proposatzeko hautagaitzak aurkezteko, eta abuztuaren 28ra arte egonen da zabalik. Hautagaitzak alkateak, Udalbatzako kideen heren batek, 10 erakundek zein 500 eskatzaile partikularrek aurkez ditzakete. Edozein kasutan, eskabideak udal-erregistroetan aurkeztu beharko dira, eta haiekin batera motibazio-idatzi bat, bertan adierazita zein diren hautagaitza hori aurkezteko zioak.
 

Iruñeko Udalaren Protokolo, Zeremonial, Ohore eta Sariei buruzko Erregelamenduan jasotzen denaren arabera, “Iruñeko Zapia ohorezko sariak xedetzat dauka pertsonak –fisikoak zein juridikoak– eta erakundeak saritzea, baldin eta haien eguneroko zereginetan edo jardunbide profesionalean modu aktibo eta agerikoan aritu badira Iruñearen ezaugarriak –haren historia eta kultura– zabaltzen eta finkatzen, edo gailendu badira aparteko ekarpen bat egin dutelako arteen edo zientzien esparruan”.
 

Hautagaitzak ezin izanen dira jendaurrean jakitera eman, eta abuztuaren 31rako aurreikusitako Bozeramaileen Batzordean emanen dira jakitera; bertan erabakiko da zein hautagaitza eramanen den Batasunaren Pribilegioaren aurreko Osoko Bilkurara, onetsia izan dadin.
 

Sariak bi osagai izango ditu: zapi gorria, zeinak mutur batean hiriaren armarria izanen baitu, brodaturik, eta eskultura bat, Burguen Batasunaren alegoriarena, Mikel Okiñena artista nafarrak diseinatua. Urtero ematen da, Iruñean Batasunaren Pribilegioaren ospakizun-egunean, irailaren 8an.
 

Iruñeko Zapia

  • 2019: Alberto Undiano Mallenco
  • 2018: Elisa Sesma, Pablo Sánchez-Valverde eta Mari Cruz Landa
  • 2017: Javier Pagola
  • 2016: Paulina Fernández
¿Te ha sido útil esta página?