Udalak hiriko etxebizitza-premiei buruzko diagnostiko bat eginen du etxez etxeko inkesten bidez, Iruñeko Hiri Agendaren barruan

Udalak hiriko etxebizitza-premiei buruzko diagnostiko bat eginen du etxez etxeko inkesten bidez, Iruñeko Hiri Agendaren barruan
Lana Next Generation EU Europako funtsek finantzatzen dute Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bitartez
Lezkairu viviendas

 

Tokiko Gobernu Batzarrak laguntza teknikoa kontratatzea onetsi du etxebizitza-diagnostiko bat egiteko Iruñeko Hiri Agendaren eta Next Generation EU Europako funtsek finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (BEEP) barruan. Kontratuaren xedea da etxebizitzetan aurrez-aurreko inkesta bat egitea Iruñeko etxebizitza-premiei buruz eta egungo egoeraren ondoriozko eskaria zein den zehaztea. Emaitzen eta ondorioen amaierako txostena 2015ean egin zen antzeko lan batekin alderatuko da.

Inkesta egiteko, gutxienez 1.300 elkarrizketa egin beharko dira Iruñean dauden 80.000 etxeen artean. Lan horren bitartez ezagutu nahi dira Iruñeko etxebizitzen ezaugarri soziodemografiko nagusiak, bizi diren etxebizitzaren egungo kokapena eta egoera, etxebizitza zaharberritzeko beharrak, etxebizitzaz aldatzeko premia (erosi edo alokatzeko), bai eta balizko familiek etxebizitzak eskuratzeko dituzten beharrak ere. Halaber, azterlanak ezagutzera emanen du Iruñean hutsik dauden etxebizitzen egoera eta zein auzok jarduten duten erakarpen-gune gisara eta zein fluxu ari diren gertatzen etxebizitza-eskariari dagokionez. Azkenik, etxebizitzak desagertzearen ondorioz merkatuan etxebizitzak birjartzeko hurbilketa ezagutzeko lan eginen da, eta txostenean jasotako datuak geolokalizatuko dira GeoPamplonan argitaratzeko bateragarria den formatuan.

Lana 2030 Estrategia – Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, 7. ildo Estrategikoa definitu ondoren, zeinak xede baitu Iruña 2030ean etxebizitza eskuragarri, irisgarri eta energetikoki eraginkorrak dituen hiria izatea. Helburu estrategikoen artean ditu herritarren kolektibo guztiei ematea etxebizitza eskuratzeko erraztasunak eta hobetzea irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna etxebizitza-parkean.

Análisis de Mercado y Opinión, Sociedad Microcooperativa enpresa izan da laguntza teknikoko kontratuaren adjudikazioduna, 49.005 euroko aurrekontuarekin, lizitazioaren prezioarekiko (54.450 euro) % 10eko beherapenarekin. Aurreikuspenen arabera, lana uztailaren 31n amaituko da.

Logotipos

 

¿Te ha sido útil esta página?