Udalak hautaprobetarako deia egin du musika-hizkuntzako irakasleen aldi baterako kontratazio zerrenda osatzeko

Udalak hautaprobetarako deia egin du musika-hizkuntzako irakasleen aldi baterako kontratazio zerrenda osatzeko
joaquin maya

Udalak hautaprobetarako deia egin du Joaquín Maya Musika Eskola Berezian musika-hizkuntzako espezialitatean irakasle aritzeko aldi baterako kontratazio zerrenda osatze aldera. Deialdia 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18koan, argitaratu da eta eskabideak otsailaren 7ra arte aurkez daitezke.
 

Deialdira aurkezten direnek eskatzen den titulazioaren jabe izan beharko dute, bi aukera eskaintzen direlarik: bata, Goi-mailako Ikasketen titulua Musikako edozein espezialitatetan izatea edo, bestela, Gradu Ertaineko titulua izatea, irailaren 10eko Musika Kontserbatorioen Araudi Orokorrari buruzko 2618/1966 Dekretuarekin bat emana; eta bestea, Unibertsitate-diplomatura edo -gradua, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitekto Teknikoko edo horien baliokidea den titulua eta Gradu Ertaineko titulu profesionala izatea edozein musika-espezialitatetan. Parte hartu ahal izateko betekizunek bestelako kontuak aipatzen dituzte ere: nazionalitatea, adina, gaitasun fisikoa zein psikikoa, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik edo eginkizun-etenaldian.
 

Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan izena eman ahalko da, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusten diren bideetako edozein erabiliz. Eskabideak I. eranskinean jasotako ereduari lotu beharko zaizkio. Eredu hori eskuragarri egonen da Iruñeko Udalaren webgunean www.pamplona.es edo Herritarrendako Arreta Bulegoetan. Gainontzeko agiriekin batera izena emateko eskubide tasa dela-eta 11 euro ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
 

Hiru proba hautapen-prozesuan
 

Hautapen-prozesuan hiru proba egingo dira. Lehenengoan musika-hizkuntzako ikasgai baten intonazioa egin beharko da lehen begi kolpean, eta gehienez ere 20 puntu emanen dira. Bigarrenean epaimahaiak proposatutako material didaktikoa prestatu eta defendatu beharko dute, eta baita ere gehienez ere 20 puntu emanen dira. Amaitzeko, izangaiek 15 minutuko eskola-saio bat –eduki librekoa– emanen diote Musika Eskolan musika-hizkuntzan matrikulaturik dagoen ikasle talde bati. Proba honetan gehienez ere 25 puntuko balorazioa emanen da.
 

Hautatutzen diren izangaiek aukera izanen dute euskara berariazko betekizun gisa dituzten lanpostuetan aritzeko, baldin eta eskabideak aurkezteko mugaegunean Nafarroako Gobernuak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) badute, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa badute.

¿Te ha sido útil esta página?