Udalak harrera instituzionala egin die Europako Bitartekaritzaren III. Astearen harira antolatutako ekitaldietan parte hartu dutenei

Udalak harrera instituzionala egin die Europako Bitartekaritzaren III. Astearen harira antolatutako ekitaldietan parte hartu dutenei
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

Enrique Maya Iruñeko Alkatea eta Udalbatzako kideak egon dira gaur eguerdian Iruñeko Udalak Europako Bitartekaritzaren III. Astearen inguruan antolatutako ekitaldietan parte hartu dutenei eskainitako harrera instituzionalean Astelehenetik aurrera eta urtarrilaren 21era bitarte, bitartekaritzarekin lotutako alderdiak aztertuko dituzten zenbait jardunaldi izanen dira, Mediación Navarrak eta Matukiok antolatuta, Iruñeko Udalarekin, Nafar Gobernuarekin, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin (NEK) eta Nafarroako Kutxa Fundazioarekin elkarlanean.

Bihar, asteartearekin, Iruñeko alkateak inauguratuko du ‘Gatazkaren kudeaketa positiboa eta osasungarria erakundeetan’ jardunaldia, bitartekaritza hartuta laneko harremanen esparruan eztabaidak konpontzeko metodo gisa. Asteazkenean, beste jardunaldi batean, familia-zuzenbidearen arloko justizia terapeutikoko Europako mugaz haraindiko esperientziak landuko dira. Azkenik, ostegunean, justizia errestauratiboaren inguruko beste saio bat aurreikusi da, zenbait leku eta kartzelatan martxan jartzen ari diren esperientziekin. Jardunaldi horri, eta, beraz, Europako Bitartekaritzaren III. Asteari, Juan Carlos Campo Justizia ministroak emanen dio amaiera.

Urtero, urtarrilaren 21ean Europako Bitartekaritzaren Eguna ospatzen da. Eguna bat dator Familia-bitartekaritzari buruzko Europako Kontseiluaren 1998ko R (98)1 Gomendioaren onespen datarekin. Gomendio hori familia-bitartekaritza garatzeko abiapuntua izan zen Europar Batasuneko herrialdeetan. Geroztik, gatazkak konpontzeko erreminta osagarri hori gero eta gehiago ari da zabaltzen, familia esparruan ez ezik, esparru zibilean, merkataritza-, zigor- eta lan-esparruan ere aplikatuz, instituzio publikoek eta pribatuek, elkarteek eta enpresek ematen ari diren bultzadari esker.

Iruñeko Udalak, adibidez, 2012an Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoa (OFIMEH) abiarazi zuen, Abokatuen Elkargoarekin egindako akordio bati esker. Han, hipotekak ordaintzeko zailtasunak dituzten eta etxea galtzeko arriskua duten etxebizitzen jabeak artatzen dira.

¿Te ha sido útil esta página?