Udalak harrera eginen die Santa Ageda bezperaren karietara hirian barna aritzen diren koruei, igandean, Udaletxe plazan

Udalak harrera eginen die Santa Ageda bezperaren karietara hirian barna aritzen diren koruei, igandean, Udaletxe plazan
Harrera-ekitaldia 19:00etan eginen da, eta bertan izanen dira alkatea eta Udalbatzako kideak
Fitxategi

Harrera-ekitaldia 19:00etan eginen da, eta bertan izanen dira alkatea eta Udalbatzako kideak

Iruñeko Udalak harrera eginen die, otsailaren 4an, igandearekin, Udaletxe plazan, Santa Ageda bezperaren karietara arratsalde-gauean hiriko kaleetan barna kantuan ibiliko diren koruei. Harrera-ekitaldian Iruñeko alkate Joseba Asiron eta Udalbatzako beste kide batzuk egonen dira.

Koruek Santa Agedako kopla tradizionalak abestuko dituzte, eta amaieran, parte hartu dutenei opari txiki bat emanen zaie. Oparia ardoz, gaztaz eta tokiko bestelako produktuez osatutako saskitxo bat izanen da, koristek hirian erronda musikala egin ostean dastatzen ahalko dutena.

Tradizioa da zenbait koruk, Santa Agedako koruak deiturikoak, hiri eta herrietako kaleetan barna ibilbidea egitea gaztelaniazko zein euskarazko hainbat kopla eta konposizio abestuz, piztutako argiontziez lagunduta eta lurra makilekin kolpatuz, erritmoarekin bat.