Udalak harrera egin dio Iosu Goñi eskubaloi jokalari nafarrari, zeinak Europako txapeldun titulua berretsi baitzuen, joan den asteburuan, Espainiako selekzioarekin

Udalak harrera egin dio Iosu Goñi eskubaloi jokalari nafarrari, zeinak Europako txapeldun titulua berretsi baitzuen, joan den asteburuan, Espainiako selekzioarekin
Pays d´Aix talde frantziarraren ezker albokoak Europako txapelketa honetan lortutako urrea gehitu dio duela bi urte Kroazian eskuratu zuenari
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Alcalde balonmano

 

 

Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Udalbatzako kideek Iosu Goñi Leoz eskubaloi-jokalariari egindako udal-harreran parte hartu dute, nafarrak urrezko domina eskuratu baitzuen joan den asteburuan, Europako Eskubaloi Txapelketan, Espainiako selekzioarekin. 2018an lortutako titulu europarra berresteaz gain, urrezko domina hori lortzeak berekin dakar aurtengo Tokioko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea.
 

Udalaren eta hiri osoaren izenean, alkateak jokalaria zoriondu du, eta guztiondako eredugarri gisa definitu du, “bereziki gaztetxoenendako eta kirol profesionalean aritu nahi duen ororendako”. Gaineratu du “kirolarien bizimodua zaila eta sakrifikatua” dela, “osagai batzuen uztarketa eskatzen duena: indar fisikoa, mentala, gaitasuna, teknika, talentua...”. Harrera-ekitaldiaren oroigarri gisa, alkateak Udaletxearen fatxadaren erreplika bat eman dio. Jokalaria gurasoek eta beste senitarteko batzuek lagunduta etorri da harrera-ekitaldira, eta Udalari oparitu dio Europako Txapelketan jantzi dituen kamisetetako bat.
 

Iosu Goñi Leoz ezker albokoa da Frantziako Pays d´Aix taldean, eta horretara itzuliko da berriro, estatuko txapelketan eta EHF Kopa delakoan lehiatzeko. Espainiako selekzioak deitu ohi dituen jokalarietako bat da, eta dagoeneko bi aldiz lortu du urrea Europako Eskubaloi Txapelketetan. Austrian, Norvegian eta Suedian egindako Europako txapelketa honetan, Espainiako selekzioa lehiatu den topaketetako lautan jokatu du, guztira 61 minutuz, eta bi gol sartuta. Horietako bat Kroaziaren aurka jokatutako finalean, igandean, titular zela.
 

Europako azken Txapelketa honetan, non 24 selekzio nazionalek parte hartu baitute, Espainia lehen faseko lehena izan zen, nabarmen gailendu zelarik. Bigarren fasean bi garaipen lortu zituen Txekiar Errepublika eta Austriaren kontra, eta berdinketa bat, non taldearen liderra nor zen erabaki baitzen, nor eta Kroaziaren kontra, finalean aurkari izanen zuena. Final aurrekoetan Espainiako taldeak 34-32 gailendu zitzaion Esloveniari. Finalean, berriro kroaziarren aurka, Espainiak doi-doi irabazi zuen, 22-20, eta hala, duela bi urte, 2018an, Zagreben lortutako Europako titulua berretsi ahal izan zuen.

¿Te ha sido útil esta página?