Udalak harrera egin die La Nucía (Alacant) udalerrian egindako Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutuan dominaren bat lortu duten kirolari nafarrei

Udalak harrera egin die La Nucía (Alacant) udalerrian egindako Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutuan dominaren bat lortu duten kirolari nafarrei
Nafarroako ordezkariek hamar domina lortu zituzten, urrezko sei eta brontzezko lau, eta Grupompleo Pamplona Atlético laugarren geratu zen parte hartzen zuten kluben artean
recepción medallistas atletismo

 

Nafarroako atletismoa aintzatetsi da gaur goizean Udaletxeko harrera-aretoan; izan ere, hamar domina lortu zituzten nafarrek, urrezko sei eta brontzeko lau, abuztuaren 31tik irailaren 1era La Nucía (Alancant) udalerrian egin den Espainiako Txapelketa Absolutuan. Dominadun hauek bertaratu dira harrera-ekitaldira: Miren Bartolomé, Manu Quijera, Ane Petrirena, Nerea Bermejo, Nico Quijera eta Izaskun Turrillas.

Enrique Maya Iruñeko alkatea izan da ekitaldiburua, eta Udalbatzako kideek zein Rodrigo Domínguez Nafarroako Atletismo Federazioko lehendakariak parte hartu dute. Alkateak nafar atletismoak lortutako emaitzak goraipatu ditu “esperokoa zena nabarmen gainditu baitu”, eta entrenatzaileen “giza kalitateaz eta kalitate profesionalaz” ere mintzatu da, “horrek lotura zuzena baitu behin eta berriz arrakastatsu izatearekin”. Ekitaldiari amaiera emateko atleta dominadunek talde-argazkia egin dute Udalbatzarekin.

Urrezko dominak jaurtiketako probetan eta abiadura- zein iraupen-lasterketakoetan lortu zituzten. Sergio Fernándezek titulua berrestea lortu zuen, ondoz ondoko bosgarren urtez, 400 metroko lasterketa hesidunean, eta gainera, txapelketako marka hautsi zuen. Orain Qatarren dago Fernández, bertan izanen baita ostiraletik aitzina Munduko Atletismo Txapelketa, dagokion proban parte hartzeko eskatzen den gutxienekoa lortu duelako. Manu Quijera xabalina-jaurtiketako Espainiako txapelduna izan da, eta titulu hori batu dio duela zenbait hilabete 23 urtetik beherakoen kategorian lortutako absolutuari. Adrián Valles pertika-jauzilariak ondoz ondoko hirugarren urrea lortu zuen. Maitane Melerok ere berretsi zuen 5.000 metroetako titulua. Beste bi atletak estatuko tituluen garaipen-zerrenda estreinatu zuten: June Kintana, disko-jaurtiketan, eta Miren Bartolomé, pertika-jauzian. 

Brontzezko lau dominak hauen eskutik iritsi dira: Nico Quijera, xabalina-jaurtiketan; Nerea Bermejo, 400 metro hesidunetan; Izaskun Turrillas, gorako jauzian; eta Yaiza Sanzek, Nerea Bermejok, Ane Petrirenak eta Miren Bartolomék osatutako Grupompleo Pamplona Atlético-ko nesken taldea, 4 x 100 erreleboetan. Gainera, beste proba batzuetan, hiru atleta izan ziren finalista, eta beste bost finalerdira iritsi ziren. Bakarkako emaitza horiez gain, Grupompleo Pamplona Atlético-k laugarren postua lortu zuen parte hartzen zuten kluben sailkapen orokorrean.

¿Te ha sido útil esta página?