Iruñeko Udalak, gaur, asteartearekin, ireki du ibilketa nordikorako programaren udaberriko edizioan izena emateko epea. Udalaren Kirol Unitateak antolatzen du jarduera hau, eta ibilketa nordikoaren praktika atsegin hartuz sustatzea du helburu. Bi modalitate eskaintzen ditu: arina eta bizia. Helburua da ibiltzeko oinarrizko teknikak erakustea, horrela, parte hartzen dutenek gero kirol jarduera beren kabuz egiten jarraitzeko aukera izan dezaten.
Aire zabaleko ibilaldiak hirian hasi eta amaitzen dira, eta apirilaren 19tik ekainaren 3ra eginen dira. Asteazkenetarako jarduera arina programatu da, 11:30etik 13:00etara, eta larunbatetan jarduera bizia eginen da, 09:30etik 13:00etara. Izen-ematea 010 – 948 420 100 telefonoetan eginen da, betiere Iruñean erroldatuei lehentasuna emanez, apirilaren 11tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.
Lehenengo epea, apirilaren 11tik 15era, erroldatuendako bakarrik izanen da, eta gehienez ere bi saiotarako ematen ahalko da izena. Bigarren epea, apirilaren 17tik aurrera, zabalik dago interesa duen edonorendako, saio-mugarik gabe. Izen-ematearen kostua 3 eurokoa da saio arinetan eta 5 eurokoa saio bizietan. Zenbateko horretan sartuta daude makilen mailegua eta banakako istripu asegurua.
Ibilketa nordikoko saio horiek adin nagusiko edozein pertsonarendako dira egokiak, eta aproposak dira bai ariketa fisikoa egitea eragozten ez duten gaixotasun kronikoak dituztenendako bai eta adinekoendako ere. Kirol- eta gizarte-errezeta duten pertsonendako erreserba berezia dago. Kirol oinetakoak eta arropa erosoa erabiltzea gomendatzen da. Segurtasun arrazoiak direla-eta, ez da maskotarik onartuko saioetan.
Saioak
Ibilketa nordikoa makilak teknika berezi bat baliatuz erabiliz ibiltzean datza; saioetan teknika hori irakasten da, parte-hartzaileak bereganatzen joan daitezen. Saioetan besteak beste, berotze-ariketak egiten dira, eta eskura dauden azpiegituren arabera beste lanketa txiki batzuk hiriko gimnasioetan edo hiriko kanpoko beste kirol eremu batzuetan. Horrela, herritarrei baliabide horiek ezagutu eta aprobetxatzeko aukera ematen zaie. Horrekin batera, aire zabaleko kirol-jarduera egitera bideratuta dagoen Udalaren ‘Minutuak zure kontagailurako’ (http://minutosatucontador.pamplona.es/eu) proiektua ere ezagutzera ematen da.
Ibilketa nordiko arineko saioek intentsitate ertain edo baxuko 90 minutuko jarduera eskaintzen dute, eta makilak erabiltzen gutxi edo batere ez dakiten pertsonendako eta maila fisiko baxua dutenendako dira batez ere. Taldea osatzeko 10 pertsona behar dira gutxienez eta 20 gehienez. Saio biziei dagokienez, hiru ordu eta erdiko jarduera eskaintzen dute makilak ongi erabiltzen dakiten pertsonendako eta maila fisiko ertain edo handia dutenendako. Talde horien ratioa 28 parte-hartzailekoa da, gehienez. Kasu batean zein bestean, bi profesionalek zuzenduko dituzte saioak aldi berean.
Ibilketa nordikoko programa 2008an hasi zen, eta orduz geroztik urtero hainbat saio egiten dira, ibilbide eta maila desberdinekoak. Aurten ere ibilketa nordikoko programa bat gauzatzen ari da, CaixaBanken eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmen bati esker. Gizarte Zerbitzuetako, Ekintza Komunitarioko eta Kiroleko Alorreko Udalaren Kirol Unitateak kudeatzen du apirilean abiatuko den programa hori.
IBILKETA NORDIKORAKO HASTAPENAK. UDABERRIA
Erroldatutakoendako izen-ematea:
- Apirilaren 11tik 15era, biak barne, 010 – 948 42 01 00 telefonoen bidez. Kreditu txartel bidez ordaindu behar da. Bi saio, gehienez, pertsona bakoitzeko
Interesdun ororendako izen-ematea:
- Apirilaren 17tik aurrera, bete gabe dauden plaza libreetan, saio-mugarik gabe
Izena emateko ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19.00:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era. Jaiegunetan ez dago erabilgarri
Jardueraren kostuan makilen mailegua eta banakako istripu asegurua sartzen dira:
- 1. taldea: 3 euro saio bakoitzeko
- 2. taldea: 5 euro saio bakoitzeko
Astean saio bat, apiriletik ekainera bitartean
- Ibilketa nordiko arina (1. taldeak): asteazkenetan. Ordutegia: 11:30-13:00
- Ibilketa nordiko bizia (2. taldeak): larunbatetan. Ordutegia: 09:30-13:00
|
Eguna |
Irteera |
Ibilbidea |
Kilometroak guztira |
|
1. TALDEA: Arina |
|||
|
apirilak 19 |
Burgoen plaza |
Taconerako lorategiak |
4,6 |
|
apirilak 26 |
Burgoen plaza |
Ziudadela |
4,2 |
|
maiatzak 3 |
Burgoen plaza |
Taconerako lorategiak |
4,6 |
|
maiatzak 10 |
Burgoen plaza |
Ziudadela |
4,2 |
|
maiatzak 17 |
Burgoen plaza |
Biurdana parkea |
4,3 |
|
maiatzak 24 |
Burgoen plaza |
Media Luna parkea |
4,7 |
|
maiatzak 31 |
Burgoen plaza |
Biurdana parkea |
4,3 |
|
2. TALDEA: Trinkoa |
|||
|
apirilak 22 |
Kondestable Civivoxa |
Artika-Ezkaba mendia |
12,1 |
|
apirilak 29 |
Zabalguneko Civivoxa |
Arreko Trinitatea |
12,6 |
|
maiatzak 6 |
Sanduzelaiko Civivoxa |
Arazuri |
11,7 |
|
maiatzak 13 |
Iturramako Civivoxa |
Zizur Txikia - Ardatz |
10,5 |
|
maiatzak 20 |
Mendillorriko Civivoxa |
Badostain-Ardatz |
14,8 |
|
maiatzak 27 |
Milagrosako Civivoxa |
Taxoareko mendilerroa |
12,3 |
|
ekainak 3 |
Iturramako Civivoxa |
Zizur Txikia – Ezkirotz |
10,5 |
