Udalak eta Osasuna KA-k Eguberritako erosketak bertako dendetan egitera gonbit egiten diete herritarrei ‘Oparitu Iruña’ kanpainaren beste edizio baten bidez

Udalak eta Osasuna KA-k Eguberritako erosketak bertako dendetan egitera gonbit egiten diete herritarrei ‘Oparitu Iruña’ kanpainaren beste edizio baten bidez
400 establezimenduk baino gehiagok bat egin dute Next Generation EU Europako funtsen bidez finantzatutako merkataritzari babesa emateko kanpaina horrekin
Fitxategi
foto


Tokiko merkataritzarekin hiria, hiriago delako eta aberastasuna, enplegua eta garapen ekonomikoa sortzen duelako. Iruñeko Udala eta Osasuna Klub Atletiko elkarrekin ariko dira Eguberriak hurbiltzearekin kontsumoa handitzen den garai honetan, erosketak egiteko orduan hurbileko merkataritzaren eta auzoan bertako merkataritzaren aldeko apustua egitearen alde. ‘Oparitu Iruñea’ beste urte batez eginen da hiriko tokiko merkataritzan erosketak egitea lagundu eta sustatzeko erakargarri gisa.

Ana Elizalde Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Zinegotzi Ordezkariak, Inma Elcano Nafarroako Merkatarien Elkarteko zuzendariak eta Ana Herrero Osasuna KA-ko marketin instituzionalaren eta markaren arduradunak aurkeztu dute kanpaina, zeinarekin jada hiriko 400 establezimenduk baino gehiagok bat egin baitute Iruñeko merkataritza-gune desberdinetako merkatarien elkarteen bitartez. ‘Oparitu Iruña’ Merkatuak eta Hiriko Merkataritza Guneak babesteko Planaren barruan kokatzen da eta Next Generation EU funtsen finantzazioa dauka Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bitartez.

Kanpainak  spotak, kartelak eta sare sozialetan hedatzeko materialak barne hartzen ditu, Osasuna Klub Atletikoko hainbat kategoriatako taldeetako jokalariak –hala gizonezkoenak nola emakumezkoenak– protagonista dituztenak. Halaber, ‘Oparitu Iruña’ ikusarazteko kanpainari atxikitako establezimenduei  opariak biltzeko 735 paper-bobina banatuko zaizkie, haien erakusleihoak apaintzeko biniloak eta dendetan banatzeko 25.000 poltsa.

Aurten kanpainaren irudia aldatu da, eta opariak biltzeko paperak, biniloek eta gainontzeko materialek beste diseinu bat izanen dute. Aurreko bi urtetako eguberrietako apaingarrien ordez tokiko merkataritzako establezimenduetan salgai dauden produktuen marrazkiak jarriko dira. Honako hauek izanen dira kanpainaren hedapenerako euskarriak: banderolak Zabalguneko eta Martin Azpilicuetako merkataritza-eremuetako 112 faroletan, kalean jarriko diren photocall itxurako hamar poltsa apaingarri erraldoi, 25 mupi, Udalaren 40 hesi eta apaingarriak Karlos III. aren etorbidean jarriko diren Eguberriko zuhaitzetan, bai eta spotak, irrati-iragarkiak edo argitalpenetan txertatutako iragarkiak.

Lankidetza babes-kontratuaren barruan dago
Osasuna taldeak kanpaina honetan eskaintzen duen lankidetza Iruñeko Udalak eta talde gorritxoak hiriaren irudia eta kirolaren balioak sustatzeko sinatutako babes-kontratuaren barruan dago. Hitzarmenak jasotzen du Osasuna KA-ko talde desberdinetako jokalariak prest egon behar dutela Iruñeko Udalaren kanpaina eta ekimenetan parte hartzeko.

Rubén García eta Unai García, Santander Ligako gizonezkoen taldeko jokalariak; Miriam Rivas, emakumezkoen lehen futbol taldeko kapitaina; Susana Bedmar Osasunako Areto Futboleko kapitaina, eta Oier Altuna Osasuna Genuineko kapitaina dira kanpainaren protagonista nagusiak; Osasuna Promesaseko, Emakumezkoen Osasunako B eta C mailetako eta Osasunako Ohorezko Mailako, Kadeteen eta Haurren taldeetako jokalariek ere parte hartu dute kanpainan. Norberaren izenean, herritarrei Iruñeko auzoetako tokiko merkataritzako establezimenduetan erosteko gonbita egiten diete.

foto

 

¿Te ha sido útil esta página?