Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak IturrUPNA lankidetza-hitzarmena sinatu dute Iturramako Adinekoen Sareko saioak dinamizatzeko

Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak IturrUPNA lankidetza-hitzarmena sinatu dute Iturramako Adinekoen Sareko saioak dinamizatzeko
Gizarte Laneko ikasleen eta adineko pertsonen arteko saioak azaroaren 25era arte eginen dira

firma convenio UPNA


Iruñeko Udalak eta NUPek hitzarmen bat sinatu dute Gizarte Laneko graduko ikasleek adineko pertsonekin eginen dituzten saioak dinamizatu ditzaten Iturraman. IturrUPNA izenburupean sinatutako hitzarmen horren arabera, ordu eta erdiko 10 saio dinamizatuko dira, eta NUPeko ikasleak, ‘Gizarte Lana taldeekin’ irakasgaiaren barruan (graduko 3. maila), 22 adineko pertsona arteko talde batekin elkarrekintzan ariko dira, haien intereseko hainbat gairen inguruan.

Ikasgai horretako ikasleek aste bakoitzerako gai zehatz bat prestatuko dute, irakasgaiko irakasleek gainbegiratuta, eta Iturrama auzoko San Joan Bosco zentroan (San Joan Bosco kalea, 15) landuko dute, azaroaren 25era arte, astelehenetan, 17:30etik 19:00etara. Iturrama auzoa Iruñeko auzorik zahartuenetako bat da, eta ez dago adineko pertsonen elkarte bat bera ere, Adinekoen Sarea bere jarduerekin eskaintzen ari denaz aparte, sozializazio gune bat eskaintzen duenik; beraz, NUPekin elkarlanean aritzeak sozializaziorako gune bat zabaltzen du pertsona horientzat guztientzat, arratsaldeetan.

Beste alde batetik, hainbat dira jarduera horren helburuak: Esperientzia pertsonalak sortzea, eta hala, elkar ezagutzearen bidez sare komunitarioak sortu edo indartzeko aukera izatea, belaunaldien arteko elkarbizitza sustatzea, eta San Joan Boscoko adinekoendako espazioa dinamizatzen hastea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa auzoetara hurbiltzea dakar, eta, aldi berean, Gizarte Laneko unibertsitate-ikasleek ikasgelan ikasitakoaren esperientzia praktikoa izateko aukera dute.

Saioetan landuko diren gaien artean daude, besteak beste, osasun fisikoa eta emozionala, adin guztietan ikasi beharra, lehengo eta oraingo musika eta letrak, edo gaur egungo gizartean adinekoei buruz dauden estereotipoak.

¿Te ha sido útil esta página?