Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak gaztelaniaz zein euskarazko Haurrendako Antzerki Testuen XXX. Lehiaketarako deia egin dute

Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak gaztelaniaz zein euskarazko Haurrendako Antzerki Testuen XXX. Lehiaketarako deia egin dute
Uztailaren 2an amaituko da epea jatorrizko eta argitaratu gabeko testuak aurkezteko, zeinak ezin baitira ez beste lehiaketetan sarituak izan ez ezein taldek taularatuak ere izan
imagen

 

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak elkarrekin antolatzen duten Haurrendako Antzerki-testuen Lehiaketaren XXX. edizioa abian da. Uztailaren 2ra arte zabalik dago lanak aurkezteko epea. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, eta gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. 2.500 euroko sari bakarra dago, hizkuntza-modalitate bakoitzeko.

Aurkezten diren testuek honako baldintza hauek bete behar dituzte: jatorrizkoak eta argitaragabeak izatea, ezin izanen delarik testu bera gaztelaniaz eta euskaraz aurkeztu; saririk jaso ez izana beste edozein lehiaketatan; inongo konpainiak –profesionala izan ala ez– antzeztu ez izana, eta haurrendako lanek izan ohi duten iraupena izan behar du. Testuak posta elektronikoz bidaliko dira biblioteca@laescueladeteatro.com helbidera, eta 'Gaia' eremuan honako hau idatzi beharko da: ‘Haurrendako Antzerki-testuen XXX. Lehiaketa’. Bi fitxategi bidaliko dira: bata PDF formatuan, obraren izenburuarekin, testuarekin eta izengoitiarekin, eta bestea, honako hauekin: izenburua eta izengoitia, egilearen curriculum laburra eta NANaren edo pasaportearen fotokopia. Halaber, aitorpen idatzi bat ere erantsi behar da, non adieraziko baita egileak oinarriak onartzen dituela eta aurkeztutako lana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta ez duela inongo saririk jaso.

Iazko edizioan parte-hartze markak hautsi ziren, 207 lan jaso baitziren: 194, gaztelaniaz eta 13, euskaraz. Horrek ia laugatik biderkatzen ditu 2019an aurkeztu ziren 58 lanak. Gaztelaniaz zein euskaraz aurkeztutakoak handitu ziren, hurrenez hurren, 49tik 194ra eta 9tik 13ra igaro zirelarik. Nieves Rodriguezen ‘La siembra de los números’ eta Xabier Payaren ‘Beste behin batean’ lanak izan ziren Haurrendako Antzerki Testuen XXIX. Lehiaketaren irabazleak.

Kalitatea, sormena, originaltasuna eta taularatzea

Saria jaso dezaketen testuak aukeratzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea. Sari horiek ebazteko epaimahaia Nafarroako Antzerki Eskolak izendatuko du, eta antzerki esparruko hiru profesionalek osatuko dute bi kategorietako bakoitzean. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da, eta irailaren lehen astean emanen da jakitera. Epaimahaiak egoki jotzen badu, eman gabe uzten ahalko du edo saria ex-aequo eman eta sariaren zenbatekoa bi lanen artean banatu.

Saritutako lana Nafarroako Antzerki Eskolaren eta Iruñeko Udalaren esku geratuko da, urtebetez, hura argitaratu edota antzezteko. Saritutako lanaren egileak lana erakusteko eskubideak lagako ditu Nafarroako Antzerki Eskolan egin beharreko antzezpenetarako, urtebetez saria ematetik aitzina.

¿Te ha sido útil esta página?