Udalak eta Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkarteak diplomak banatu dizkiete dementziak jotakoak zaintzen ikasi duten 13 laguni

Udalak eta Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkarteak diplomak banatu dizkiete dementziak jotakoak zaintzen ikasi duten 13 laguni
Aurreko edizioetako ikastaro hauetan ikasleen % 85 laneratu da, gehienak emakumeak
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Gaur goizean amaitu da ‘Dementziak jotako pertsonak etxean artatzeko prestakuntzaren‘ VII. edizioa, Udalaren artika kaleko lokaletan (Artika kalea, z.g.). Hamairu lagunek (12 emakumek eta gizon batek) gainditu dute urriaren 4ean hasitako prestakuntza,zeinak aurreko edizioetan %85eko laneratzea lortu baitu.

Prestakuntza horiek Iruñeko Udalak eta Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkarteak (AFAN) 2014an sinatutako hitzarmen batetik abiatzen dira, dementzia dutenen zainketa maila hobetzeko eta lana modu egonkorrean eskaintzen duen alor honetan ikasleen enplegagarritasuna handitzeko. Indarrean den hitzarmena 2018an berritu zen, 2023ra arte. Prestakuntzaren aurrekontua 6.000 eurokoa da, eta Iruñeko Udalak finantzatzen du osorik.

Amaiera-ekitaldian, ikasleez gain, parte hartu dute Olivia Elizari Gizarte Zerbitzuetako Alorreko zuzendariak, Idoia Loren, AFANeko kideak eta Gizarteratze eta Laneratze Taldeko teknikariek (EISOL). Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta bi egoitza ditu, bata Iruñean eta bestea, Tuteran. Elkartearen eginkizuna informazioa, prestakuntza eta babesa ematea da, gaixotasun hori jasangarriago egiteko, bai eta Alzheimer gaixotasuna eta bestelako dementziak ikertzeko ekimenak bultzatzea ere.

COVID-19a maneiatzeari buruzko prestakuntza

Ikastaroan metodologia aktiboa eta partizipatiboa erabili dute, eta ikus-entzunezko teknikak baliatu dituzte hala saio teorikoetan nola praktikoetan. Ikasleek, osotara, prestakuntzako 116 ordu jaso dituzte eta jorratutako gaien artean izan dira komunikazio-estrategiak, estimulazio kognitiboa, familian gaitzak sortzen duen inpaktua eta aurretiko dolua.

Horrez gain, Gaztelan Fundazioak 36 prestakuntza-ordu, eman ditu etxeko enpleguari eta zeharkako gaitasunei buruz, eta baliabide-saio bat egin da mendetasuna duten eta desgaitasuna dutenen autonomia pertsonaleko programaren arduradunarekin eta "SAD Pamplona" enpresa publikoko teknikariekin, dementzia duten pertsonen inguruan dauden baliabideei buruz. Oraingo honetan, ikasleek, lan-arriskuen prebentzioaren barruan, beren enplegu-sektorera bideratuta, COVID-19aren osasun-segurtasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko berariazko nozioak jaso dituzte.

Gaikuntza-programa honen lan-sistemaren barruan, Udalak, Gizarteratze eta Laneratze Taldearen Lan Bitartekotzako Zerbitzuaren (EISOL) bitartez, bitartekaritza-lanak egiten ditu zaintzaileak bilatzen dituzten AFANeko bazkideen eta lana bilatzen dutenen artean.

Dementziak jotako pertsonak etxean artatzeko VII. prestakuntza ikastaroko ikasleen zerrenda

  • Alonso Perez, Saray
  • Chunga García, Madeleine Verónica
  • Del Rosario Jimenez, Elizabeth
  • Del Valle Melean, Marleny
  • Gonzalez Pineda, Nidia Leticia
  • Hualdia Arratia, Ignacio
  • Ichota Mamani, Marghot Rebeca
  • Montalvan Campoverde, Nanci Lucía
  • Ortiz Roda, Aurora
  • Tiburcio Castro, María Andrea
  • Vicente Paccha, Gladis Piedad
¿Te ha sido útil esta página?