Udalak eta Nafar Ateneoak hilabete honetan euskarazko bi ibilbide gidatu proposatzen dituzte hirian barna, harresiak eta Ziudadela ezagutzeko

Udalak eta Nafar Ateneoak hilabete honetan euskarazko bi ibilbide gidatu proposatzen dituzte hirian barna, harresiak eta Ziudadela ezagutzeko
Bisitak astearteetan, 17:30ean, izanen dira, doan dira eta aurrez izena eman behar da ateneo@ateneonavarro.es helbide elektronikoan

muralla


Iraileko datozen bi astearteetan hiriko harresi-ondarea ezagutzeko euskarazko bi ibilbide gidatu dira Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak luzatu duten proposamena. Doako bisita gidatuak izanen dira, 17:30ean hasiko dira eta hiriko harresietan eta Ziudadela inguruan barna ibiliko dira. Izen-ematea zabalik dago ateneo@ateneonavarro.es helbide elektronikoan. 

Lehenengo bisita datorren asteartean eginen da eta bertaratzen direnek hiriaren garapenari segida emateko eraitsi ziren harresiak ezagutzeko aukera izanen dute. Media Luna parketik hasita, Zezen-plaza inguratuko da, Hemingway pasealekuaren aldetik, eta Karlos III.aren eta San Ignazio etorbideak zeharkatuko dira. Bisita Armada etorbidean dagoen Ziudadelako atean amaituko da. Ibilbide horretan, bere garaian eraitsitako Iruñeko harresien aztarnak ikusteko aukera izanen da.

Irailaren 26an, asteartearekin, bisitak Iruñeko harresien bidea jarraituko du, eta Ziudadela izanen du ardatz. Guardia-gorputzetik hasita, ibilbide bat eginen da Ziudadela inguratzen duten harresietan barna, nola eta zertarako eraiki ziren eta egun zein egoeratan dauden ezagutzeko.   

Bisitak Xabier Mangadok gidatuko ditu. Zapatería kalean jaioa, Biologia zientzietan graduatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta fisika eta kimikako irakasle aritu da Iruñeko hainbat institututan. Iruñeko Udaleko dantzari taldean eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako kide izana da. Gaur egun Iruñeko Katedraleko Ezkiljotzaileen taldean dago.

Taldean eginiko hainbat liburutan parte hartu du eta beste zenbait itzuli ditu. Iaz ‘Plaza de Toros de Pamplona. 100 años a sol y sombra’ liburua argitaratu zuen. Axular aldizkarian eta Euskalerria Irratian eta Lapurdi Irratian kolaboratzen du. Euskarazko eskolak ematen dizkie erretiratuei Kondestable Civivoxean eta Plazaran, bai eta, hitzaldiak ere Zabalguneko Civivoxeko ‘Zabalgunea ezagutzen’ zikloan.
 

EUSKARAZKO IBILBIDE GIDATUAK HIRIAN BARNA 

•    Irailak 19, asteartea, 17:30ean

o    BOTA ZITUZTEN HARRESIAK 
o    Irteera:San Bartolome gotorlekuari begira Zezen Plaza aldera dagoen Media Luna parkearen ertzean
o    Izen-ematea: ateneo@ateneonavarro.es. Xabier Magadok gidatutako bisita

    Irailak 26, asteartea, 17:30ean

o    ZIUDADELA
o    Irteera: Ziudadelaren Armada etorbideko atarian
o    Izen-ematea: ateneo@ateneonavarro.es. Xabier Magadok gidatutako bisita

¿Te ha sido útil esta página?