Udalak eta Merkataritza Ganberak energia-eraginkortasunari eta hondakinen eta kontsumoen kudeaketari buruzko online prestakuntza eskainiko diete Iruñeko txikizkako saltokiei

Udalak eta Merkataritza Ganberak energia-eraginkortasunari eta hondakinen eta kontsumoen kudeaketari buruzko online prestakuntza eskainiko diete Iruñeko txikizkako saltokiei
Interesa duten saltokiek energia-eraginkortasunaren arloko autodiagnostiko eta pertsonalizatutako aholkularitza zerbitzua eskatzen ahal dute

comercio formación

Iruñeko Udalak, Nafarroako Merkataritza Ganbararekin koordinatuta, Iruñeko txikizkako merkatarien sektorearen esku jarri ditu energia eraginkortasunari eta hondakinen eta kontsumoen kudeaketari buruzko hainbat prestakuntza- eta sentsibilizazio-bideo. Jarduera horiek Iruñeko hiri-merkataritzari zuzenduta daude, saltokietan ekonomia zirkularrari buruzko ezagutza indartzeko eta aplikatzeko.

Prestakuntza horren bidez produktibitatea hobetu eta denboran jasangarria den hazkuntza ekonomikoa ziurtatu nahi da. Prestakuntzarekin batera, hala eskatzen duten saltokiei autodiagnostiko zerbitzua eta ondoren energia-eraginkortasunari buruzko pertsonalizatutako aholkularitza emanen zaie. Jarduera horiek Next Generation EU Europako funtsen finantzaketa dute, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (PRTR) bidez.

Bideoak Udalaren https://www.pamplona.es/eu/merkataritza-jasangarrirako-prestakuntza
webgunean daude, bi zati nagusitan banatuta: energia-eraginkortasuna hobetzeko prestakuntza eta ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza, kontsumoen eta hondakinen kudeaketaren eta murrizketaren bidez Bideoek 12 eta 25 minutu arteko iraupena dute, eta Ion Irañeta eta Lupe Lecumberri dira hizlariak.

Energia-eraginkortasuna ardatz duten lehen hiru bideoen izenburuak honako hauek dira: Zergatik kontsumitzen dut horrenbeste? Argindarraren faktura ulertzeko gakoak; Nola murriztu dezaket nire energia-kontsumoa? Energia-eraginkortasuna hobetzea, eta Energia berriztagarriak: Nola txertatzen ahal ditut nire establezimenduan? Eduki horiek guztira 51 minutu irauten dute eta saltokietan ezartzeko azalpen garbiak dituzte.

Kontsumoen eta hondakinen kudeaketa eta murrizketaren atala osatzen duten bideoak sei dira, ia bi prestakuntza-ordu dituzte eta hauek dira izenburuak: Ekonomia zirkularra merkataritzan aplikatuta; Materia organikoaren kudeaketa merkataritzan: gaikako bilketa eta konpostatzea; Alferrik galtzen diren elikagaien murrizketa merkataritzan; Hondakinak merkataritzan: murrizketa eta kudeaketa egokia; Merkataritzarako jasangarritasun-ziurtagiriak. Ekoetiketak; Moda eta etxeko ehunkien merkataritza jasangarria.

Energia-aholkularitza 
Programak autodiagnostikorako eta energia-eraginkortasunari buruzko pertsonalizatutako doako aholkularitza zerbitzu bat abiatzea barne hartzen du. Zerbitzu hori SENAR Ingenieros estudioko Sergio Echartek eginen du. Beren lokalean bertan aholkularitza eskatzeko, interesdunek webgunean eskura dagoen autodiagnostikoa egiteko formularioa osatu beharko dute. Ekintzen artean lehena, formulario hori lokalaren arduradunarekin batera errepasatzea da. Arduraduna saltokiarekin harremanetan jartzen den unean, energia-horniduren ordainagiriak prestatzeko eskatuko dio, kontsumoak egiaztatzeko.

Saltokiak hobetzeko duen ahalmena egiaztatzeko lokala berrikusi eta honako alderdi hauek aztertuko dira: azalera, inguratzailea, argiztapena, klimatizazioa, hotz-ganberak, etxetresna elektrikoen eta beste kontsumo-ekipoen stand-bya detektatzea. Lokala bisitatzean jasotako informazioarekin amaierako diagnostiko-dokumentu bat prestatuko da, erabilerei, instalazioei, kontsumoei eta abarrei buruzko egungo egoera deskribatuko duena, bai eta hobekuntza plan bat ere.


ENERGIA-ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO ETA KONTSUMOAK ETA HONDAKINAK MURRIZTEKO ONLINE PRESTAKUNTZA

HOBETU ENERGIA ERAGINKORTASUNA 
Hizlaria: Iñigo Irañeta

  • Zergatik kontsumitzen dut horrenbeste? Argindarraren faktura ulertzeko gakoak
  • Nola murriztu dezaket nire energia-kontsumoa? Energia-eraginkortasuna hobetzea.
  • Energia berriztagarriak: Nola txertatzen ahal ditut nire establezimenduan?


EKONOMIA ZIRKULARRA: MURRIZTU KONTSUMOA ETA HONDAKINAK

Hizlaria: Lupe Lecumberri

  • Ekonomia Zirkularra merkataritzan aplikatuta
  • Materia organikoaren kudeaketa merkataritzan: gaikako bilketa eta konpostatzea
  • Alferrik galtzen diren elikagaien murrizketa merkataritzan
  • Hondakinak merkataritzan: murrizketa eta kudeaketa egokia
  • Merkataritzarako jasangarritasun-ziurtagiriak. Ekoetiketak.
  • Moda eta etxeko ehunkien merkataritza jasangarria

Energia-eraginkortasunari buruzko aholkularitza

  • Sergio Echarte (SENAR Ingenieros estudioa): Energia-eraginkortasunaren arloan autodiagnostikoa egiteko eta aholkularitza pertsonalizatua emateko doako zerbitzua (autodiagnostikoa egiteko formulario batetik abiatuta)
     

TIRA LOGOS

¿Te ha sido útil esta página?