Udalak eta Gobernuak protokolo bat sinatu dute Iruñeko Haur Hezkuntzako ikastetxeek Nafarroako arauetan ezarritako betekizun fisikoak bete ditzaten 20

Udalak eta Gobernuak protokolo bat sinatu dute Iruñeko Haur Hezkuntzako ikastetxeek Nafarroako arauetan ezarritako betekizun fisikoak bete ditzaten 20
Udala 2016an hasi zen ikastetxeak 2007ko dekretu batera egokitzen, 753.886 euroko inbertsioarekin, bi urtetan

Udala 2016an hasi zen ikastetxeak 2007ko dekretu batera egokitzen, 753.886 euroko inbertsioarekin, bi urtetan

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak protokolo bat sinatu dute Iruñeko Haur Hezkuntzako ikastetxeek foru-arauetan ezarritako betekizun fisikoak bete ditzaten 2020. urterako. Iruñeko Udalak 2016an abiatu zuen udal-sareko ikastetxe guztiak 2007ko Foru Dekretu batera egokitzeko programa. Bi urtetan 753.886 euroko inbertsioa egin du. Sinadura-ekitaldian Iruñeko alkate Joseba Asiron eta Hezkuntzako kontseilari María Solana egon dira.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuak Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeek bete behar zituzten betekizun fisikoak arautu zituen, eta hiru urteko epea eman zuen horietara egokitzeko. 2015ean, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren udal-sareko ikastetxe gehienek egiturazko betekizun fisikoak bete gabe jarraitzen zuten.

Udaleko 12 haur eskoletatik lauk betetzen zuten araudia: José María Huarte, Hello Buztintxuri, Hello Azpilagaña eta Printzearen Harresi. Une honetan, 8 ikastetxetan gauzatu dira jada egokitzapen-lanak, behin Izartegi, Mendillori, Goiz Eder eta Haurtzaron (obrak martxoan amaituko dira) lanak egin eta gero. 2018ko amaieran kopuru hori 9raino igoko da, Egunsentin egingo diren lanen ondorioz. Hortaz, Mendebaldeko proiektua -2019rako aurreikusia- eta Donibanekoa -2020an amaitu beharrekoa- geratuko dira egiteke bakarrik. Egokitzapen-plana amaitzean Rotxapea HE familiendako gune bihurtuko da, eta haren lekua hamabigarren haur-eskola gisa Lezkairun egitekoa denak beteko du. Aurten hasiko da haren proiektua egiten.

2012az geroztik Nafarroako Gobernuak hainbat foru-dekretu argitaratu izan ditu 2007ko araudira egokitzeko epea luzatuz. Une honetan, Udalen esku dauden 0-3 urteko 93 ikastetxeetatik 4 besterik ez dira geratzen egokitu gabe: Sesmakoa, eta Iruñeko bostak.

¿Te ha sido útil esta página?