Udalak eta CEINek Iruña, ekintzaile programaren beste edizio bat abiatu dute, 20 pertsonari laguntza emateko, proiektuak garatu ditzaten sormen-sektorean eta sektore digitalean zein sozialean.

Udalak eta CEINek Iruña, ekintzaile programaren beste edizio bat abiatu dute, 20 pertsonari laguntza emateko, proiektuak garatu ditzaten sormen-sektorean eta sektore digitalean zein sozialean.
Martxoaren 27an doako master classa egongo da Kondestablen, industria horietan negozio berriak sortzeko dauden aukerak mintzagai

Iruñeko Udalak eta CEINek Iruña, ekintzaile programaren beste edizio bat abiatu dute, xede harturik babesa eta laguntza ematea sormen-industrien eta industria digitalen esparruan gizarte izaerako negozio-ideiez jabetu eta horiek garatu nahi dituzten pertsonei. Gehienez eze 20 lagun hautako dira, beren proiektuak gauzatzeko irailetik abendura garatuko den programan parte hartzeko aukera izango dutenak. Sektore honetan negozio berriak sortzeko dauden aukeren berri emateko, master class bat antolatu da martxoaren 27rako, Kondestablearen jauregian, interesa duten guztiei zabalik.

Patricia Perales Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkariak eta Pilar Irigoien CEINeko kontseilari ordezkariak gaur goizeko prentsaurrekoan aurkeztu dute Iruña, ekintzaile-ren beste edizio hau, eta sormen-industriaren zein industria digitalaren sektorean gizarte izaerako enpresa-proiektu bat sortu, eraiki eta garatzen ikasi nahi duten guztiei deia egin diete.

Programan parte hartu nahi dutenek martxoaren 28tik aurrera ematen ahalko dute izena, eta ekainaren 20an egingo diren informazio-saioetako batera joan, bertan xehetasunez azalduko baitiete programa. Parte-hartzea eskatzen dutenen artean 20 lagun hautatuko dira. Hautatutako parte-hartzaileek ekintzailetza-proiektu bat sortzen eta egituratzen ikasiko dute, enpresa berri bat bilakatu dadin. Horretarako, ekintzailetza arloko CEINeko pertsonek eta sormen-, digitalizazio- eta gizarte-esparruetako espezialistek laguntza emango diete.

Master classa, aukerez jabetzeko
Heldu den martxoaren 27an, Kondestablearen jauregian egingo da Aukerak sormen-industrietan, industria digitaletan eta gizarte-berrikuntza master classa; bertan ideiak eta akuiluak eman nahi zaizkie ekintzaile izan nahi duten pertsonei, sormen-industriek eta industria digitalek gizartean eragina duten negozio berriak sortzeko eskaintzen dituzten aukeren inguruan. Gizarte izaerako sormen- eta digitalizazio-esparruan ezagutza, gogoeta eta inspirazioari zuzendutako saioa izango da, sektore horietako adituek emana. Master classean izena ematea doan da, eta Udalaren webgunean (www.pamplona.es) edo www.cein.es telefonoan egin daiteke.

Jardunaldia 09:00etatik 14:00etara izango da. Hasiera instituzionalaren ostean, ospe handiko adituek beren ikuspegiak emango dituzte sormen-industria eta industria digitalari lotutako sektoreetan gaur egun dauden aukerei buruz; María Sanz de Galdeano CEINeko koordinatzaileak moderatuko duen mahai-inguruan egingo da hori, eta jarraian, aurkitutako aukerak komentatu eta eztabaidatuko dira. Halaber, ideia-erakustaldia egingo da, Navarra tv-ko zuzendari Roberto Cámarak aurkeztuta, eta Iruña, ekintzaile programaren aurkezpena.

Master classean pertsona hauek parte hartzea aurreikusi da: Arturo Cisneros, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterreko kudeatzailea; Javier Lacunza, Nafarroako Kultur, Kirol eta Aisialdirako Azpiegiturak (NICDO) entitatearen zuzendari nagusia; Frodo Álvarez, Children of Darklight-en sortzailea; Javier Vidorreta Vidorreta Design eta Txarli Factory-ren sortzailea; Patry Díez, diseinatzailea eta Stage Entertainment-ko jantzigilea; Rocío Molina Body planet-en sortzailekidea; Carles Sierra, CSICeko Adimen Artifizialeko Ikerketa Institutuko zuzendariordea; eta Mercedes Valcárcel, Tomillo Fundazioko zuzendari nagusia. 

 

MASTER CLASSA: AUKERAK SORMEN-INDUSTRIAN, INDUSTRIA DIGITALEAN ETA GIZARTE-BERRIKUNTZAN

 

Martxoak 27, asteazkena. 09:00 – 14:00. Kondestablearen jauregia
Izen-ematea (doan) www.pamplona.es-n, www.cein.es-n eta 848 430030 telefonoan.

09:00 – 9:15. Akreditazioak.
09:15 – 09:30. Hasiera.
Patricia Perales. Iruñeko Udaleko Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkaria.
Izaskun Goñi. Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendari nagusia eta CEINeko lehendakaria.

09:30 – 13:30. Prestigio handiko adituek beren ikuspegia azalduko dute gaur egun sormen-industriekin eta industria digitalekin lotutako sektoreetan dauden negozio-aukeren inguruan.
Moderatzailea: María Sanz de Galdeano. CEINeko koordinatzailea.

09:30 – 09:45. Arturo Cisneros. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterreko kudeatzailea. (CLAVNA)
09:45 – 10:00. Javier Lacunza. Nafarroako Kultur, Kirol eta Aisialdirako Azpiegiturak (NICDO) entitatearen zuzendari nagusia.
10:00 - 10:15. Roberto Cámara. Navarra TV-ko zuzendaria.
10:15 – 10:30. Frodo Álvarez. Ligth Painter. Children of Darklight-en sortzailea.
10:30 – 10:45. Javier Vidorreta. Vidorreta Design eta Txarli Factory-ren sortzailea.
10:45 – 11:00. Patry Díez. Diseinatzailea. Jantzigilea. Stage Entertainment – El Rey León.
11:00 – 11:15. Rocío Molina. Body planet-en sortzailekidea.

11:15 – 11:45. Atsedenaldia.

11:45 – 12:05. Carles Sierra. Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiko (CSIC) Adimen Artifizialeko Ikerketa Institutuko zuzendariordea (IIIA). Adimen artifiziala sormen-industrietan eta industria digitaletan. 

12:05 – 12:25. Mercedes Valcárcel. Tomillo Fundazioko zuzendari nagusia 
Gizarte-berrikuntzaren gakoak eta inpaktua sormen-industrietan eta industria digitaletan.
12:25 – 13:30. Mahai-ingurua. Azaldutako aukeren gaineko eztabaida.

13:30 – 13:45. Master classean azaldutako negozio-aukeren aurkezpena. Orientazio gisa balioko die Iruña, ekintzaile. Sormen-industriak, industria digitalak eta gizarte-berrikuntza programan parte hartu nahi dutenei.
Aurkezlea: Roberto Cámara. Navarra TV-ko zuzendaria.

13:45 – 14:00. Iruña, ekintzaile. Sormen-industriak, industria digitalak eta gizarte-berrikuntza ekintzailetza-programaren aurkezpena eta amaiera. Pilar Irigoien. CEINeko kontseilari ordezkaria.