Udalak elkarretaratze-deia egin du, gaurko 12:30erako Udaletxe plazan, Iruñeko ustezko sexu-erasoa arbuiatzeko

Udalak elkarretaratze-deia egin du, gaurko 12:30erako Udaletxe plazan, Iruñeko ustezko sexu-erasoa arbuiatzeko
Bozeramaileen Batzarrak adierazpen bat onetsi du gertatutakoa arbuiatu eta/edo gaitzesteko eta biktimari babesa zein elkartasuna adierazteko
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak gaurko (asteazkena) 12:30erako egin du elkarretaratze-deia, Udaletxe plazan, ustezko sexu-erasoa arbuiatzeko. Bozeramaileen Batzarrak gaur goizean adostu du, gehiengoz, adierazpen bat, non “Iruñeko ustezko sexu-erasoa dela-eta erabateko arbuioa edo/eta gaitzespena” aditzera ematen baita eta “emakumearekiko eta haren inguruarekiko babes eta elkartasun osoa” azaltzen, “haren eskubideak eta identitatea gordetzeko errespetu erabatekoaz gain”.

Halaber, mota honetako gertakariei aurre egiteko udal-protokoloa betez, Iruñeko Udalak berretsi egiten du bere “arbuioa edo/eta gaitzespena Iruñean gertatzen den eraso, indarkeria edo jarrera sexista ororen aurrean”, eta konpromisoa hartzen du “eraso sexistak deuseztatzeko, segurtasuna hobetzeko eta emakumeei era guztietako guneetan askatasun-osoa edukitzea bermatzeko lan egiteko”. Gizarteari premiatzen zaio “erasotzailea babestu eta emakumeak errudun sentiarazten dituen kultur eredua aldatzera”, eta gizonei “konpromiso aktiboa” eskatu zaie “emakumeek pairatzen dituzten eraso eta indarkeria mota guztiak desagerrarazteko eta gure gizartean benetako berdintasuna lortzearen alde lan egin dezaten”.

Adierazpenean, Iruñeko Udalak dei egiten die “herritarrei ez egoteko geldirik indarkeria eta eraso sexisten aurrean” eta azpimarratzen du “emakumeek duten eskubidea bere harreman, gorputz eta sexualitatearen gainean erabakitzeko”. Berretsi egiten da “eraso sexisten aurkako borrokarekiko konpromiso irmoa”, eta “emakumeendako hiri libre eta askatasunean bizi daitekeen hiri” baten alde egiten da. Udalak irmoki salatzen du “egiaztatu gabeko gertakarien hedapena, nahasmendua besterik ez dutelako eragiten eta erantsitako kalteak eragin ditzakeelako hala biktimari nola gertakariak argitzeari begira”, eta, hortaz, “ informazioa tratatzean arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko deia” egiten du.

Adierazpena EH Bildu, Geroa Bai, PSN, Aranzadi eta IE udal-taldeek babestu dute.

¿Te ha sido útil esta página?