Aurten ere, Iruñeko Udalak ohiko udal-egutegia argitaratu du, eta datorren astelehenean, abenduaren 21ean, banatuko du hiriko auzoetan jarritako hamabost gunetan. Banaketa-lekuen kopurua handitu egin da, itxarote-ilarak sor ez daitezen, are gehiago gaur egungo egoeran, banaketa-tokietan urruntze-soziala eta edukiera-kontrola behar baitira. Hain zuzen ere, ilara horiek sor ez daitezen, Udaletxean bertan ez da egutegirik banatuko.
14.500 egutegiak Aspace Press Comunicación – Aspace Navarra zentro okupazionaleko erabiltzaileek banatuko dituzte. Txantreako Irubide Erretiratuen Klubak ere lagunduko du banaketan. Iruñeko Udalak eskerrak eman dizkio, eta egindako lana aitortu Nafarroako Boluntarioen Elkarteari (ASVONA), urte askoan egutegia modu desinteresatuan banatu baitzuen. Gaur egun, ASVONA oinarrizko zutabea da oraindik ere Udalarentzat, boluntario-lanetan, Elikagai Bankuan kasu, egiten duen lanagatik.
Banaketa 11:00etatik 14:00etara eginen da, edo gune bakoitzeko egutegiak amaitu arte. Agortzen ez badira, bigarren egun bat zehaztuko da banaketarako. Gune horietako bakoitzean, gutxi gorabehera, 900 ale entregatuko dira. Pertsona bakoitzak gehienez 2 egutegi eramaten ahalko ditu. Udalak herritarrei eskatzen die solidarioak izan daitezela aleak ahalik eta pertsona gehiagorengana irits daitezen, eta bete dezatela araudia urruntze sozialari, edukierei edo prebentzio-neurriei dagokienez. Gogoan izan maskara nahitaez erabili behar dela. Joan den urrian Iruñeko Udalak, Civivox sarearen bidez, antolatutako Iruña fokatuz lehiaketara aurkeztutako argazkiekin dago irudiztatuta egutegia.
Banaketa-puntu gehiago, auzo gehiagotan
Iaz baino puntu gehiagotan entregatuko dira aurten egutegiak. Lehengo 10 lekuak 15 dira orain, gainera, auzo gehiagotan. Horrela, herritarrei aukera gehiago eman nahi zaizkie, eta egutegia hartzea deseroso egiten duten ilara luzeak ekidin. Horretarako, Udaletxea ez da banaketa-puntu izanen, hori baitzen jende gehien biltzen zuen lekua, eta egungo osasun-egoerarekin, nahiago izan da prebenitzea.
Hori horrela, Alde Zaharrean egutegia banatuko da honako toki hauetan: Plazara GEZK (Kale Nagusia, 2), Kultura eta Berdintasuneko Alorra (Descalzos k., 72) eta Calderería k. 11. Bina banaketa-puntu egonen dira Milagrosan –Milagrosako Civivoxa (José Vila eskola. Taxoare k., 14) eta Gaztediraren Etxea (Zangoza k., 30)–, eta Arrotxapean –Juslarrocha Civivoxa (Maiteminduen pasealekua, 37) eta Carbonilla GEZK ( Marcelo Celayeta etorb., 51)–.
Egutegiak beste gune hauetan ere entregatuko dira: Etxabakoitzeko Lokal komunitarioa (Arostegui etorb., zk.g. Urdanoz multzoa), Ermitagaña GEZK (Bartolomé de Carranza k., 52), Buztintxuri GEZK (Ipar Buztintxuriko Komunitate-zentroa –eliza zaharra–) eta Irubide Erretiratuen Kluba (Itza Zendearen kalea, 40 bis), Txantrea. Aurreko urteetan bezala Civivox sarean ere banatuko dira egutegiak: Sanduzelaiko Civivoxean (Gortari doktorearen plaza, zk.g.), Mendillorriko Civivoxean (Sarriguren kontzejuaren k., 3), Zabalguneko Civivoxean (Nafarroako Blanca plaza, 9) eta Iturramako Civivoxean (Ezkirotz k., 24).
Udal-egutegia banatzeko guneak. Abenduak 21, astelehena. 11:00 – 14:00
- ALDE ZAHARRA
- Plazara GEZK (Kale Nagusia, 31)
- Kultura eta Berdintasuneko Alorra (Descalzos k., 72)
- Calderería aretoa (Calderería k., 11)
- ETXABAKOITZ
- Zentro komunitarioa edo gizarte-etxea, Urdánoz etxe-multzoa, 1
- ITURRAMA
- Iturramako Civivoxa (Ezkirotz k., 24)
- ERMITAGAÑA
- Ermitagaña GEZK (Bartolomé de Carranza k., 52)
- SANDUZELAI
- Sanduzelaiko Civivoxa (Gortari doktorearen plaza, zk.g.)
- BUZTINTXURI
- Buztintxuri GEZK (Ipar Buztintxuriko Komunitate-zentroa – eliza zaharrean–)
- MENDILLORRI
- Mendillorriko Civivoxa (Sarriguren kontzejuaren k., 3)
- ZABALGUNEA
- Zabalguneko Civivoxa (Nafarroako Blanca plaza, 9)
- MILAGROSA
- Milagrosako Civivoxa (José Vila eskola. Taxoare k., 14)
- Gaztediaren Etxea (Zangoza k., 30)
- ARROTXAPEA
- Juslarrocha Civivoxa (Maiteminduen pasealekua, 37)
- Carbonilla GEZK (Marcelo Celayeta etorb., 51)
- TXANTREA
- Irubide Erretiratuen Kluba (Itza Zendearen kalea, 40 bis)