Udalak doluminak agertu dizkie Covid-19 koronabirusak jotakoei, eta gizarte osoaren portaera eta langileen lana aintzatetsi ditu

Udalak doluminak agertu dizkie Covid-19 koronabirusak jotakoei, eta gizarte osoaren portaera eta langileen lana aintzatetsi ditu

ayuntamiento declaración

Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak, osasun-krisiak eragindako geldialdiaren ondoren jardunera itzultzearekin batera, adierazpen instituzionala onetsi du babesa adierazteko Covid-19 koronabirusak kaltetutakoei eta hura errotik ezabatzeko lanean ari diren guztiei. Batzordearen hasieran, minutu bateko isilunea egin da pandemiak hildakoen oroimenez.

Adierazpen honen bidez, Udalak “doluminak adierazi nahi izan dizkie koronbirusaren ondorioz hildakoei,atsekabea helarazi haien senitarteko eta hurbilekoei eta ahalik eta azkarren sendatzea opa die gaixotasunak jota daudenei”.

Era berean, Udalak bere “miresmena eta aintzatespena agertu dio Iruñeko gizarte osoari haren portaera arduratsu eta eskuzabalagatik”. Eta, batez ere, “osasun-langileen, poliziaren, udal-lantalde osoaren zein gainerako kidego, erakunde, talde profesional eta norbanakoen lana aintzatetsi eta eskertu nahi izan ditu, gorputz eta arima eta modu erabakigarrian ekarpena egiten ari baitira Covid-19ari aurre egiteko gure hirian”.

Osasun-pandemiako testuinguru honetan, adierazpen instituzionalak ere Udalak  egiten duen apustua jasotzen du, zein eta “Covid-19aren ondorioei aurre egiteko hartu beharreko udal-erabakiak, batik bat neurri sozial eta ekonomikoak, ahalik eta akordio eta kontsentsu politikorik zabalenak bilatuz hartzearen aldekoa” .  Amaitzeko, udal-taldeek adostu dute “krisiak irauten duen bitartean alde batera uztea hura konpontzearekin zerikusirik ez duen eta ezinbestekoa ez den ekimen oro, eztabaida eta liskar alderdikoiak baztertze aldera”.

¿Te ha sido útil esta página?