Kulturaren sustapenaren eta hedapenaren alde lan egiten duten hamar industria kultural, artistiko eta sortzailek jaso dute Udalaren dirulaguntza, 2022an Iruñean jarduerak egiteko eta programatzeko deialdiaren barruan. Udalak 60.000 euro banatu ditu hainbat proiektu garatzea helburu duen deialdi batean, tokiko kulturaren sorkuntza, ekoizpena, dibulgazioa, kontserbazioa eta kudeaketa sustatzeko, besteak beste.
Deialdi honek finantzatzen dituen jarduerak zinemarekin, animearekin, musikarekin, kaleko arteekin edo egoitza artistikoekin lotuta daude. Diruz lagundutako hamar entitateek 5.000 eta 8.128 euro bitarte jaso dituzte. Entitateak honako hauek dira: Ignacio Beloqui Arrondo, Delta Arte y Movimiento SL, Espacio REDO SL, Melitón Films SL, Blanca Oria Rubio eta Juan Zapater López, Producciones Maestras Compañía Teatral SL, Virginia Senosiáin Sánchez, Suakai Música SL, Sweet Bird SL eta TDiferencia S. Kooperatiba. Proiektu edo jarduera horiek izaera kultural edo artistikoko objekturen bat garatzearekin lotuta egon behar dute, irekiak izan behar dute eta ez dute sarrera-mugarik izan behar, eta Iruñean egin behar dira.
Horrela, Udalak Iruñean kultura- eta arte-jarduerak programatzen eta/edo egiten laguntzen du, udal-erakunde eta -entitateek hirian antolatutako kultura-jarduerak osatu edo ordezteko, hala herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduz; jarduera horien proiekzioak eta eraginak hiriko kultura-eskaintzaren dibertsifikazioan eta kalitatean eraginen du, eta herritarrengan onura handia izanen dute.
Industria kultural, artistiko eta sortzaileendako dirulaguntzak
|
BELOQUI ARRONDO, IGNACIO |
Apaindu 2022. Artea sortu eta hedatzeko guneak |
5.000,00 € |
|
DELTA ARTE Y MOVIMIENTO SL |
Egoitza artistikoak |
5.000,00 € |
|
Espacio REDO SL |
Press Play! Kultur eta musika zikloaren 3. edizioa |
5.000,00 € |
|
MELITON FILMS SL |
Navarra International Film Festival |
8.128,00 € |
|
ORIA RUBIO BLANCA ETA ZAPATER LOPEZ JUAN |
Nafarroako Anime jaialdia. FAN |
4.000,00 € |
|
PRODUCCIONES MAESTRAS COMPAÑIA TEATRAL SL |
La Malpagá |
6.237,00 € |
|
SENOSIAIN SANCHEZ, VIRGINIA |
Sudurrak. Nafarroako emakume pailazoen jaialdia |
7.025,00 € |
|
SUAKAI MUSICA SL |
#TOP10SARASATE |
5.719,00 € |
|
SWEET BIRD SL |
ANIMA (Área de Nuevas Identidades Musicales y Audiovisuales / Musika eta ikus-entzunezko nortasun berrien gunea) |
7.137,00 € |
|
TDIFERENCIA S.KOOPERATIBA |
Txokorik txoko jaialdia. IV. edizioa |
6.754,00 € |