Udalak deskontuen bidez edo dirua itzuliz konpentsatuko ditu Udalaren kirol-instalazioetan kirol-zerbitzuen sektorearen greba dela eta eman ez diren zerbitzuak

Udalak deskontuen bidez edo dirua itzuliz konpentsatuko ditu Udalaren kirol-instalazioetan kirol-zerbitzuen sektorearen greba dela eta eman ez diren zerbitzuak
Deskontuen kudeaketa edozein instalaziotako harrera-lekuan eginen da soilik eta ez da izapideak online egiteko aukerarik egonen
piscina


Udalaren kirol-instalazioetako erabiltzaileak konpentsatuko ditu Udalak kirol-zerbitzuetako sektoreko grebak eragindako gertakariak direla eta. Arantzadiko kirolgunean eta Sanduzelaiko kirol-hirian eman ez diren zerbitzuak deskontuekin konpentsatuko dira; hala ere, bere garaian ordaindutako zenbatekoaren itzulketa ere eskatzen ahal da. Deskontuak kudeatzeko, zuzenean kirol-instalazioetako harrera-lekura jo behar da, ez baita posible izapidea online egitea. Zerbitzua eman ez den 52 egunak konpentsatzeko deskontuak benetan ordaindutako zenbatekoaren araberakoak izanen dira.

Urteko abonamenduen titularren kasuan, 2023rako abonamendua berritzen dutenek, zerbitzurik eman gabeko 52 egunetako konpentsazioa izanen dute abonamendu berriaren prezioaren murrizketaren bidez. 10 eguneko abonamenduen titularrei abonuaren iraungitze data martxoaren 3ra arte (egun hori barne) zabalduko zaie, hau da, 52 egun gehiago 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Azkenik, aurtengo abonamendua berritzen duten 30, 90 edo 180 eguneko abonamenduen titularrei urriaren 18tik (greba mugagabearen lehenengo eguna) beren abonamendua iraungitzen zen egunera bitarteko diferentzia konpentsatuko zaie, gehi abuztuko bi egunak. 

Ordaindutako kopurua itzultzea nahi dutenek Udalak eskainitako deskontuen ordez, eskabide bat aurkeztu beharko dute edozein udal-erregistrotan. Eskabidean zerbitzurik gabeko 52 egunen baliokide den zenbateko ekonomikoa edo dagokion zati proportzionala eskatuko dute.
 

KONPENTSAZIOAK

DESKONTUAK 52 EGUNEZ EMAN EZ ZIREN ZERBITZUENGATIK

•    Urteko abonamenduen titularrak:
o    2023rako abonamendu berriaren prezioa murriztea


•    10 eguneko abonamenduen titularrak:
o    Abonamenduaren iraungitze data martxoaren 3ra (barne) arte luzatuko da


•    30, 90 edo 180 eguneko abonamenduen titularrak:
o    Aurtengo abonamendua berritzen dutenei urriaren 18tik (greba mugagabearen lehenengo eguna) beren abonamendua iraungitzen zen egunera bitarteko diferentzia konpentsatuko zaie, gehi abuztuko bi egunak.

 

ITZULKETA EKONOMIKOA ZERBITZURIK EMAN EZ ZEN EGUNENGATIK


•    Zerbitzurik gabeko 52 egunen baliokidea den zenbateko ekonomikoaren edo horri dagokion zati proportzionalaren itzulketa nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute Udaleko edozein erregistrotan.

¿Te ha sido útil esta página?