Udalak desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten bost emakume eta bost gizon kontratatuko ditu interes orokorreko lanak eta zerbitzuak egin ditzaten

Udalak desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten bost emakume eta bost gizon kontratatuko ditu interes orokorreko lanak eta zerbitzuak egin ditzaten
Aurreko edizioan, 2025eko abuztutik 2026ko otsailera bitarte, proiektuarekiko gogobetetasun-maila altua erakutsi zuten parte-hartzaileek: 10etik 9,8ko puntuazioa lortu zuen egitasmoak
Elkarkide

 

Iruñeko Udalak desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten bost emakume eta bost gizon sei hilabetez kontratatuko ditu, hiri-altzarien mantentze- eta margoketa-lanak eta nekazaritzako jarduera osagarriak egiteko. Proiektua Nafar Lansarek diruz lagundu eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin batera finantzatu da; proiektuaren helburua laneratzeko ibilbide baten bidez pertsona horien enplegagarritasuna sustatzea da, laguntza tekniko baten bidez, Elkarkide gizarte-ekimeneko entitatearekin lankidetzan.

Programaren aurreko edizioa 2025eko abuztutik 2026ko otsailera bitarte egin zen eta, hari esker, bi pertsona lan-merkatura sartu ziren. Horrez gain, hiru pertsona zentro okupazional batean sartu ziren eta beste hiru lana bilatzeko gizarte- eta lan-orientazioko programa batean. Era berean, pertsona batek profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko prestakuntza bat abiatu zuen eta beste bat behin-behineko ezintasun egoeran zegoen. Emaitzak oso positibotzat jotzen dira eta agerian uzten dute proiektua pertsona horien laneratze-ibilbideetan aurrerapen bat dela.

Ekimena ostegunean abiatuko da, eta oso balorazio ona du parte-hartzaileen aldetik, hala islatzen baita proiektua amaitzean egin ziren galdetegietan. Oro har, gogobetetasun-maila altua adierazi zuten eta 10etik 9,8ko puntuazioa lortu zuen egitasmoak hainbat alderditan, besteak beste, helburuen betetze-mailan eta gizartean eta lanean txertatzeko prozesuan eta programa egiterakoan jasotako laguntzan. Kanpaina guztietan emakumeen aldeko diskriminazio positiboa egiten da, gutxienez parte-hartzaileen erdia izan daitezen.

Proiektuan parte hartzen duten pertsonak 25 eta 36 urte bitartekoak izan ohi dira, aitarekin edo amarekin bizi dira eta lehen mailako ikasketak dituzte. Aldez aurreko lan-esperientzia 1 eta 5 urte bitartekoa izan ohi da, eta azken bost urteotan hamabi hilabete baino gutxiago lan egin dute. Diagnostikorik ohikoenak antsietate-nahasmenduekin eta % 65etik beherako desgaitasun-ziurtagiriarekin lotuta daude.

Jarduketak eta lanak
Jarduerak inguru zabal eta atseginetan egiten dira, langileendako arriskurik gabekoak, hala nola Elkarkideren baratzean eta Arantzadiko parkeko lorategi-eremu irekietan. Gune horietan egindako lanak Landabengo biltegi batean hiri-altzariak berreskuratu eta margotzeko lanekin txandakatuko dituzte. Lan horiei esker, hiria hobetuko dute eta hiri-altzariak berreskuratuko dituzte, eta baratzeko lanei dagokienez, elikagai bankuko onuradunek produktu fresko eta osasungarriak eskuratuko dituzte.

Baratzean eta mintegietan lan osagarriak egiten dituzte, hala nola nekazaritza-produktuak landatzea, bilketa-lanak, poltsak ipintzea, inausketa-lanak, garbiketa-lanak eta belarrak kentzea. Altzariei dagokienez, lixatu, konpondu eta margotzen dituzte, bai parke eta espazio irekietan, bai Landabengo lokalean ere. Honako elementu hauekin lan egiten dute: iturriak, bankuak, barandak, eskudelak, zuhaitzak babesteko objektuak, bizikletendako aparkalekuak, jaietarako elementuak eta abar. Lan horiek egiterakoan, parte-hartzaileek Elkarkideko teknikarien gizarteratze-teknikari bat eta pinturako ofizial bat kontratatu dituzte.

Zeharkako lan-trebetasunak ere landuko dituzte, hala nola bertaratzea, puntualtasuna, talde-lana, jarraitutasuna, pazientzia, egoeren kudeaketa eta konpromisoa. Proiektuaren barruan pintura- eta baratze-lanen esparruko prestakuntzak egiten dira, bai eta enplegagarritasuna hobetzeko beste ekintza batzuk ere: lana bilatzeko ikastaro bat eta digitalizazioa.

¿Te ha sido útil esta página?