Udalak datorren astean 2024ko Biomaratoian parte hartzera animatzen ditu herritarrak, eta espezie exotiko inbaditzaileetan espezializatutako ibilbide bat antolatu du

Udalak datorren astean 2024ko Biomaratoian parte hartzera animatzen ditu herritarrak, eta espezie exotiko inbaditzaileetan espezializatutako ibilbide bat antolatu du
Proposamena RUNA 2025 proiektuaren parte da, Next Generation EU funtsen bidezko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan

Biomaratón

Biomaratoia (City Nature Challenge) hirira itzuli da apirilean. Urteroko hitzordu hori Kaliforniako Zientzia Akademiak eta Los Angelesko Konderriko Natur Zientzien Museoak sortutako herritarren zientziari buruzko proiektu bat da, eta hiri-biodibertsitatea erregistratzeko 50 herrialdetako 700 hiritako herritarrek parte hartzen dute. iNaturalist plataforma digitalaren bidez, biodibertsitatea (animaliak, landareak, onddoak, etab.) aztertu eta erregistratu behar da hiriguneetan edo hiri-inguruetan argazki edo audioen bidez, apirilaren 26tik 29ra.

Aurten, mundu mailako proposamenak bi profil propio ditu Iruñean, udalerrian espezie exotiko inbaditzailerik badagoen aztertzeari lotuak. Alde batetik, Udaleko teknikariek Biomaratoiko emaitzak berrikusiko dituzte, bereziki Iruñeko espezie inbaditzaileei dagokienez, teknikariek espezie horien presentziari buruz egindako diagnostikoa eta jarraipena laguntzeko. Maiatzaren 7tik 10era bitartean aurkeztuko dira tokiko biomaratoiaren emaitzak. 

Bestalde, gaur irekiko da Udalak apirilaren 27an antolatutako jarduera batean izena emateko epea. Hasteko, bisita iruzkindua, doan, “INBA-EXOTIK!  Hainbatek eman dute Arga ibaiaren ertzeko espezie ezezagunen berri   erakusketa ibiltarira.; Ibilbide horren ondoren, espezieak bilatzeko lantegi bat eginen da Arga ibaiaren ertzean.

Proiektu hori Iruñeko Udalaren eta ‘Biodiversidad Fundazioaren’ arteko RUNA 2025 proiektuaren barruan kokatzen da, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationE UBerreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan 2021 Espainiako hirien naturalizazioa eta erresilientzia sustatzeko diru-laguntzen deialdian .

30 leku espezie exotiko inbaditzaileei buruz ikasteko
Iruñeko Udalak, “herritarren zientzia” ekimenaren esparruan, bisita eta ibilbide naturalistikoa izanen dituen lantegia antolatu du datorren apirilaren 27rako. Bi jarduerak, gainera, urte hasieran udalerriko espezie exotiko inbaditzaileen inguruan hasi zen analisiarekin lotuta daude. Izan ere, proposamen horren helburua da espezialisten eskutik espezie exotiko inbaditzaileei lotutako arazoen esparru teorikoa ezagutzea, ibai-ingurunera hurbiltzea espezie horiek identifikatzera, eta, bide batez, Iruñeko 2024ko Biomaratoian parte hartzeko aprobetxatzea.

Goizeko 11:00etan hasiko da, San Pedroko Ingurumen Hezkuntzako Museoan, eta 13:00ak arte eginen da jarduera. Museoan dago urtarrilaren 8an Geltokin inauguratu zen “INBA-EXOTIK!  Hainbatek espezie ezezagunen berri eman dute Arga ibaiaren ertzean” izeneko Iruñeko Udalaren erakusketa ibiltaria, espezie exotiko inbaditzaileek ibaian duten eraginari buruzkoa.

Espezie exotiko inbaditzaileek espezie autoktonoak eta haien ingurunea hainbat modutan lekuz aldarazi eta eragiten dutela azaltzen du erakusketak, herritarrak sentsibilizatu eta ingurune naturalean hedatzearen aurkako borrokan engaia daitezen. Edukien artean daude, halaber, lorategiak egin edo maskotak erosteko garaian bertako espezieei erraz laguntzeko edo praktika kaltegarriak baztertzeko aholkuak, hala nola bidaietatik espezimenak ekartzea. Ibilbidea bukatutakoan, taldea Arga ibaiaren ertzera joanen da, espezialisten, laguntzarekin, ikasitakoa ikusi eta Biomaratoian parte hartzeko.

Jarduerarako 30 toki daude doan, baina, aldez aurretik 010 (948 420100) Herritarrendako Arreta telefonoan izena eman behar da. Izena emateko epea gaur hasiko da, eta tokiak deien hurrenkeraren arabera beteko dira.

Presentzia identifikatzen laguntzea
Biomaratoia (City Nature Challenge) herritarren zientziako ekitaldia da, eta mundu osoko hiriek parte hartzen dute elkarlanean, iNaturalist plataforman dauden hiri- edo hiri-inguruneetako biodibertsitatea (animaliak, landareak, onddoak, etab. edo haien arrastoak eta aztarnak). argazki edo audioen bidez aztertu eta erregistratzeko. Helburua da bioaniztasunari buruzko datu zientifikoak elkarrekin lortzea, hura ezagutzea eta beste pertsona batzuekin eta naturarekin harremanetan jartzea. Iruñeko Udalak  jardueraren laguntzaile da.

Lau egunez (apirilaren 26tik 29ra) parte hartzen ahalko da ekimen horretan, bai apirilaren 27an Udalak eginen duenbisitan, bai modu librean, baina horretarako iNaturalist aplikazioa deskargatu edo https://www.terrabiota.org/proyecto/biomaraton-pamplona-2024 webgunean sartu behar da.

Soinuak, irudiak edo aztarnak erregistratu behar dira. Erregistro bakoitza egiterakoan, behaketa bakoitzaren espeziea, data eta kokapen geografikoa adierazi beharko dira; espeziea ezagutzen ez bada, iNaturalist-eko komunitateak berak laguntzen du hura identifikatzen. Horretarako, ahalik eta modurik garbienean bidali behar dira argazkiak, kontra-argirik gabe, eta argazkiaren zati bat baino gehiago erregistratzen dutenak (ale beraren fruituak, hostoak eta adarrak, adibidez). Hobe da animalia eta landare basatiak bilatzea, baina ale gatibuak edo landatuak  ere jaso  ahal izanen dira. Premisa gisa, behatzaileak ez du irudian agertu behar, haren eskuak salbu, baldin eta argazkia egiteko aleari eutsi behar bazaio.

Iruñean eta Iruñerrian Biomaratoia antolatu duen entitatea Terrabiota da. Irakskuntzako prestakuntza duten biologoz, ingurumen teknikariz eta naturalistez osatutako diziplina anitzeko talde batek osatzen du, ibilbide luzea du ingurumen-hezkuntzan, eta herritarrak biodibertsitateari buruzko interes zientifikoko datuak lortzera eta bateratzera bultzatu nahi ditu. Biomaratoiko proposamen guztien helburua da tokiko naturaren inguruan komunitate pertsonal eta birtuala sortzea edo mantentzea, eta herritarrek Iruñeko eta haren metropoli-eremuko biodibertsitateari buruz ikasi ahal izatea.


2024 BIOMARATOIA / CITY NATURE CHALLENGE
•    Behaketak egitea: apirilaren 26tik 29ra
•    Behatutakoa identifikatzea: maiatzaren 5era arte
•    Emaitza orokorrak aurkeztea: maiatzaren 6an
•    Tokiko emaitzak aurkeztea: maiatzaren 7tik 10era
 

Logo Runa
 

¿Te ha sido útil esta página?