Udalak CEARen programa bat babesten du pateraz iritsitakoek igerian ikasi eta urarekin duten harremana alda dezaten

Udalak CEARen programa bat babesten du pateraz iritsitakoek igerian ikasi eta urarekin duten harremana alda dezaten
Arantzadiko kirolgunean eginen dira igeriketa eskolak errefuxiatuek urarekin duten harremana aldatu eta segurtasuna eta konfiantza bereganatu ditzaten

 

 

Iruñeko Udalak Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearen (CEAR) programa bat babesten du Espainiako kostetara pateraz iritsitakoek igerian ikas dezaten. Jardueran parte hartuko dute nazioarteko babes-eskatzaileak, penintsulara igeriketan jakin gabe iritsi zirenak. Xedea da urarekin duten harremana normalizatzea, migrazio-prozesuan esperientzia gogorrak bizi ostean, izan ere, itsasoa mota horretako ontzietan zeharkatzeak bizitza arriskuan jartzen du. Caminando Fronteras GKEak kalkulatzen du 2.087 migratzaile hil edo desagertu direla Afrika eta Espainia arteko itsasozko ibilbidean 2021eko lehen seihilekoan.

CEARek Arantzadiko kirolgunea bezalako udal-instalazioen erabilera bultzatzen du, non kirol-jarduera desberdinak egin baitaitezke, gizartean baztertuta geratzeko arriskua duten kolektiboentzako deskontuak lortzeko aukerarekin. Programa sortu zen CEAReko teknikariek jakin zutenean errefuxiatu talde bat maiz joaten zela instalazio horietara, baina gehienek 6 hilabeterako abonamenduak erosi bazituzten ere, askok gimnasioa baino ez zuten erabiltzen, igerilekua erabili gabe.

Hori kontuan hartuta, CEARek pertsona horiek abuztuan igeriketa eskolak jasotzeko aukera planteatu zuen, Iruñeko Udalak Nafarroako Igeriketa Federazioarekin batera martxan jartzen duen programaren barruan.

CEARek 1979tik zaurgarritasun egoeran dauden errefuxiatuen, herrigabeen eta migratzaileen alde lan egiten du, haien eskubideak aitortu eta errespetatu daitezen. Berre abegi-zentroetan ostatua eta laguntza psikologikoa eta juridikoa ematen zaie errefuxiatuei, eta haien gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen da. Gaur egun, Nafarroan150 pertsona artatzen ditu.

¿Te ha sido útil esta página?