
Iruñeko Udalak bizikletendako 38 aparkaleku berri instalatu ditu aste honetan bide publikoan, 228 bizikleta aparkatzeko tokiarekin, hiriko auzo guztietan barna sakabanatuta. Bizikletendako aparkaleku berriak Mugikortasuneko Zerbitzuak jarri ditu, Hiri Kontserbazioarekin elkarlanean, eta hemen daude: Buztintxuri (2), Alde Zaharra (7), Zabalgunea (4), Iturrama (6), Lezkairu (3), Mendebaldea (2), Mendillorri (1), Milagrosa (4), Sanduzelai (2) eta Donibane (7). Antzeko modelo batekin, bakoitzak aparkatzeko 6 eta 18 toki bitarte ditu. Lur gaineko bizikletendako aparkaleku horiek bizikleta giltzarrapoarekin modu seguruan lotzea errazten dute. Gaur egun instalatzen den modeloa “unibertsala” edo “U alderantzikatu” delakoa da. Horiekin jada ia 1.000 dira Udalak jarri dituen era horretako instalazioak.
Gaur egun lur gaineko zuzkidura horri Bizikletetarako Aparkaleku Publikoen Sare berria gehitu zaio: modulu estaliez osatua dago, sarbideak kontrolatzeko sistema zein bideozaintzarekin, eta mota horretako ibilgailuak aparkatzeko prestatuta dago. Lehenengo hiru moduluak zezen-plazan, Nafarroako Ospitalegunearen eremuan eta Txantreako Arriurdiñeta plazan instalatu dira. Horiez gain, jada abian diren lau auzo-aparkaleku daude, Alde Zaharrean (Descalzos eta San Anton kaleetan), Arrotxapean (Urzainki kalean) eta Milagrosan (Guelbenzu zeharkalean).
Garraiobide osasungarria eta ez kutsatzailea
Iruñeko Udalak hirian bizikleta erabiltzea sustatu nahi du, joan-etorriak egiteko garraiobide jasangarri eta ez kutsatzailea dela aintzat hartuta, eta errepideko zirkulazioa murrizteko modu gisa. Horretarako bizikletendako ibilbideen oinarrizko sare bat sortzen ari da ardatz nagusietan, eta hori bigarren mailako sare batekin osatuko da. Hiri osoan ziklisten segurtasuna bermatzeko, bidegorriek osatzen dituzten ibilbideez gain, 30 km/h-ko abiadura muga ezarri da, oro har (norabide bakoitzean bi errei edo gehiago dituzten etorbideetan ezik), zirkulazioa baretzeko neurriak ezarri eta oinezkoen eremuak zabaltzen ari dira (eremu horietatik ziklistak ere ibili daitezke, arretaz, eta oinezkoen abiadurara egokituz).
Bizikleten aldeko apustua egin da, alternatiba jasangarri eta osasungarria baitira, bai bizikleta erabiltzaileentzat bai hiriarentzat, oro har, bizikletek ez baitute zaratarik ateratzen, ez dute kutsatzen eta ez dute CO2-rik isurtzen. Ekarpen garrantzitsua dira Iruña 2030 Hiri Estrategikoarendako, horren helburu nagusien artean baitago “Iruña berdea, ekologikoa eta klimarekin engaiatua” lortzea, eta bat datoz baita ere “Go Green Iruña” berariazko estrategiarekin, zeinak energia trantsizio eta klima aldaketarako berariazko neurriak garatzen baititu, Udaleko Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra buru duela.
Bizikletendako aparkaleku berrien kokalekua
|
AUZOA |
KOKALEKUA |
MODULUAK |
TOKIAK: |
|
BUZTINTXURI |
Santa Luzia pasealekua (elizaren parean) |
1 |
6 |
|
BUZTINTXURI |
Gipuzkoako etorbidea, 20 (gimnasioaren parean) |
1 |
6 |
|
ALDE ZAHARRA |
Maiatzaren Biaren kalea |
1 |
6 |
|
ALDE ZAHARRA |
Jauregiko Aldapako kalea |
1 |
6 |
|
ALDE ZAHARRA |
Mañueta kalea (frontoian) |
1 |
6 |
|
ALDE ZAHARRA |
San Domingo kalea (Hezkuntza). |
3 |
18 |
|
II. ZABALGUNEA |
Francisco Bergamín kalea – Galizia etorbidea |
1 |
6 |
|
II. ZABALGUNEA |
Felipe Gorriti kalea – Carlos III.aren etorbidea |
1 |
6 |
|
ITURRAMA |
Pedro I.aren kalea, 3 |
1 |
6 |
|
ITURRAMA |
Pedro I.aren kalea, 25 |
1 |
6 |
|
ITURRAMA |
Pedro I.aren kalea, 9 |
1 |
6 |
|
ITURRAMA |
Antso Azkarraren etorbidea, 16-18 |
1 |
6 |
|
ITURRAMA |
Basiano pintorearen kalea, 11 |
1 |
6 |
|
ITURRAMA |
Leonor Trastamarakoaren plaza. Mercadonako sarrera |
1 |
6 |
|
LEZKAIRU |
Parkea |
1 |
6 |
|
LEZKAIRU |
María Lacunza kalea, 27 OBUK tabernaren parean |
1 |
6 |
|
LEZKAIRU |
Katalunia kalea, 2 |
1 |
6 |
|
MENDEBALDEA |
Bartolomé de Carranza kalea, 60 – -62 |
1 |
6 |
|
MENDEBALDEA |
Irunlarrea kalea. OBAS loradenda |
1 |
6 |
|
MENDILLORRI |
Egues Kontzejuaren kalea – Badostain Kontzejuaren kalea |
1 |
6 |
|
MILAGROSA |
Alaitz Mendiaren kalea – Ori mendiaren kalea |
1 |
6 |
|
MILAGROSA |
Ori mendiaren zeharkalea, 8 |
1 |
6 |
|
MILAGROSA |
José Vila ikastetxea izandakoa. Taxoare kalea |
2 |
12 |
|
SANDUZELAI |
Galán Doktorearen kalea – Simón Blasco Doktorearen kalea |
1 |
6 |
|
SANDUZELAI |
Gortari doktorearen kalea, 2 (Sanduzelaiko liburutegia) |
1 |
6 |
|
DONIBANE |
El Villarko Andre Maria kalea – Puyko Andre Maria kalea |
1 |
6 |
|
DONIBANE |
Irurita Apezpikuaren plaza |
1 |
6 |
|
DONIBANE |
Urdazubiko Monasterioaren kalea (San Cernin ikastetxearen parean) |
1 |
6 |
|
DONIBANE |
Donibane KE (ate nagusia) |
2 |
12 |
|
DONIBANE |
Hilerriko errepidea. Hilerriko sarrera ibaitik |
1 |
6 |
|
DONIBANE |
Puyko Andre Maria kalea – Iratxeko Monasterioaren kalea |
1 |
6 |
|
DONIBANE |
Martín Azpilcueta zeharkaleko plazatxoa – Uxueko Andre Maria kalea |
1 |
6 |
|
TXANTREA |
Urrutia kalea, 11 |
1 |
6 |
|
TXANTREA |
Kanalea kalea – Kaputxinoen kalea (birkokapena) |
1 |
6 |