Udalak bide publikoa garbitzeko zerbitzua indartu du urteko azken zatian

Udalak bide publikoa garbitzeko zerbitzua indartu du urteko azken zatian
Udazkeneko lanak areagotu egin dira, besteak beste zisterna-makinen, espaloiak urez garbitzeko makinen eta puntu beltzetarako hidrogarbitzaileen bidez
Limpieza

 

Iruñeko Udalak bide publikoa garbitzeko zerbitzua indartu egin du, urteko garai honetako berariazko lanak areagotuz, Navarra Suma eta Iruñeko Udaleko Sozialistak udal-taldeen artean hitzartutako aurrekontu-zuzenketa bati esker. Horrela, udatik urtea amaitu arte, garbiketa-lanak indartzen ari dira, besteak beste, zisterna-makinen, espaloiak urez garbitzeko makinen eta hidrogarbitzaileen bidez, jada eskuragarri dauden baliabide mekanikoak modu intentsiboagoan erabilita eta abian jartzeko unean behar diren langile osagarriak gehituta. Halaber, urteko garai hauetako berariazko lanak indartu dira, hala nola, belarrak eta hosto lehorrak kentzea eta saretak mantendu eta konpontzea.

Zisterna-ekipamenduekin egindako lanei dagokienez, hilabete hauetan erabili ohi diren bi ekipamenduen lana areagotu da eta erreserban zeuden beste bi gehitu dira. Areagotze horren ondorioz, abuztuan, zortzi langilek 208 lanaldi gehiago egin zituzten; irailean, lau langilek 104 lanaldi gehiago, eta urrian, 2 langilek 48 lanaldi egitea aurreikusten da. Urez garbitzeko makina bat ere erabili da: abuztuan bi langilek 52 lanaldi gehiago egin dituzte; irailean, langile batek 26 lanaldi, eta urrian, langile batek 12 lanaldi gehiago.

Kaleak garbitzeko lanak indartzeko saiakera honetan arreta berezia jarri da bide publikoko “puntu beltzak” izeneko puntuen mantentze-lanetan; horiek eserleku edo plaza eta pasealekuetan dauden zakarrontzien inguruko eremuak dira, eta haien ezaugarriak direla-eta beste toki batzuek baino zikinkeria gehiago pilatzen dituzte, ez baitira garbiketa-zerbitzuak erabiltzen dituen makina guztiendako irisgarriak. Horregatik, beste sistema batzuk erabili beharra dago, hala nola, hidrogarbitzaileak, zeinek haien zerbitzuak areagotu baitituzte bi langile gehiago jarrita, eta abuztuan zein irailean 52 lanaldi, eta urrian, 24 lanaldi eginda.

Udazkeneko berezko garbiketa-lanak indartzea

Urteko azken hilabeteetan landare-lantaldea indartzeak ahalbidetu du garbiketa sakona egitea batzuetan iristea zaila den hiriko zenbait puntutan, hala nola aparkalekuetan, disuasio-aparkalekuetan edo erdibitzaileetan. Bi langile gehiagok bat egin dute lan horiekin, eta 125 lanaldi egin dituzte guztira, abuztutik abendura bitartean egin ohi diren lanaldiei gehituta. Hostoak bide publikotik kentzeko lantaldea ere indartu egin da, azaroan eta abenduan hiru langile gehiago sartuta, zeinek 47 lanaldi gehituko baitizkiete kanpaina horretan egin ohi direnei.

Azkenik, aurrekontuen zuzenketari esker Iruñean hilabete hauetan egiten ari den zerbitzuaren indartzeak barne hartzen ditu hiriko saretak garbitu eta konpontzeko lanak. Zerbitzu hau bide publikoko hainbat puntutan kokatutako sareta jarraituei zuzenduta dago, ibilgailuak igarotzeagatik edo ekaitzetan zikinkeriak arrastaka eramateagatik deformatzen, hausten edo gainezkatzeagatik arazoak sortzen diren kasuetarako. Mantentze-lan honek, gainera, hilabete hauetan sor litezkeen zerbitzu gehigarriak jasoko ditu.

¿Te ha sido útil esta página?